Bergara Kirol Elkarteak eta Udalak maiatzaren 13ko Udal osoko bilkuran onartutako hitzarmena sinatu dute.

Hitzarmenak honako hau zehazten du:

-Bergara Kirol Elkarteak Udalari Agorrosineko lurraren jabetza dohaintzan emango dio.

-Horren truke Udalak belar artifizialeko futbol zelai berria eraikiko du; baita ere atezainendako entrenamendu gunea, argiteria eta ureztatze sistema.

Bide horretan, Udalak aurki enkargatuko du futbol zelaia egiteko proiektua, eta 2020ko maiatzerako beranduenez entregatuta egon beharko du proiektuak.

Gainera, datozen urteetan honako diru partidak gordeko ditu Udalak egitasmo horretarako:

-2021ean 800.000 euro.

-2022an 100.000 euro.

-2023an 100.000 euro.

Bergara Kirol Elkarteak askotan jakinarazi du Ipintza futbol zelaiarekin bakarrik ezin dituela ase Bergaran futbolak izan duen hazkundearen ondorioz gaur egun dauden beharrak.