Udalak martxan dauka laguntza teknikoak herritarren esku uzteko programa. Udaletxearen programa honek Gipuzkoako Foru Aldundiak duen programa osatzen du. Izan ere, Udalak herritarrekin duen hurbiltasunak laguntzak lehenbailehen herritarrari helaraztea bermatzen du Foru Aldundiaren laguntza jaso bitartean.

Udalak laguntza teknikoen stock bat bere esku du, ohe artikulatuak, garabiak, gurpildun aulkiak, scala-mobila, bainurako aulki bereziak, taca-taca-k eta koltxoi bereziz osatuta. Laguntza tekniko hauek premia duen edozein herritarrek eskatu ditzake eta eskatzen diren baldintzak bakarrak hauek dira: Bergaran erroldatuta eta bizi izatea, Aldundiaren aurrean Udalak utzitako laguntza teknikoak eskuratzeko tramitazioak hastea eta utzitako laguntzei erabilera egokia ematea.

Behin eskaera egin ondoren, eskatutako laguntza teknikoa stock-en egonez gero, herritarrak etxean jasoko du gehienez 48 orduko epean. Laguntza etxera eramaten direnean muntaketa behar izanez gero teknikariak muntatzen du eta nola erabili behar diren azalpenak ematen zaizkio herritarrari. Herritarrak Aldundiari eskatutako laguntza eskuratzen duenean edo Udalak utzitako laguntzaren premiarik ez duenean, Udala arduratzen da laguntzak jasotzeak gehienez 48 orduko epean.

Eskaera Bergararren Arreta Zerbitzuan edo Udaleko Ongizate Zerbitzuan egin daiteke: telefono bidez 010 - 1210 luzapena; 943 779100 (Bergaratik kanpo) edo e-posta bidez (ongizatea@bergara.eus).

Udalaren programa honek Aldundiak duen programa osatzen du; izan ere, Udalak herritarrekin duen hurbiltasunak laguntzak lehenbailehen herritarrari helaraztea bermatzen du Aldundiaren laguntza jaso bitartean. 

2019 urterako kontratu berria

Udalak onartu du 2019an zerbitzua eskaintzen jarraitzeko hitzarmena sinatzea Farmazia-Ortopedia Estella-rekin, eta zerbitzuaren finantziaziorako 13.310 euro bideratu ditu.

2018ko laburpena

2018an guztira 65 eskaera jaso ziren, eta utzitako laguntzak honakoak izan dira: 15 ohe, oherako 13 barandilla, 5 aulki biribilkari, dutxarako 22 aulki, 3 taka-taka, 14 garabi, 7 scala-mobil, muleta 1, 4 airezko koltxoi eta oherako 4 triangelu/potentziagailu. Guztira, 2018an zerbitzuaren kostua 11.591 eurotakoa izan da.