Ostiral honetan, urtarrilak 18, Nomadak eta Kometa taldeak arituko dira Seminarixoan, 22:00etan. Sarrera: 8 euro.

Kutsu elektroniko gehiagorekin eta doinu dantzagarriak albo batera utzi gabe, 'Hasieratik +' da Nomadak taldearen azken lana, iazko udazkenean egindako biraren esperientzia jasotzen duena. Eta horiekin batera oholtzan, Kometa talde nafarra. Hirukoteak Gazteako maketa lehiaketako entzuleen saria irabazi zuen 2014an. Gaur, ordea, laukotea dira, Mattin Saldias gitarra jotzailea batu baitzaie, eta 'El principio del final' da taldearen hirugarren lana.

Arloa: