Bergarako Udalak eta BKEk jakinarazi dute oso arduratuak daudela hainbat erabiltzailek Ipintzako instalazioetan, bereziki harmailetan izaten duten jarrerarekin. Dagoeneko bi dozena eserleku apurtu dituzte, astero harmailetan zikinkeria itzela pilatzen da eta, nahiz eta askotan ohartarazi den, jendeak jarraitzen du zelaira pipa-azalak bidaltzen horrek belarrari sortarazten dizkion kalte larriekin.

Asteburuetan neska-mutiko askok jolas parketzat dute Ipintza eta zenbait jarrera desegokik kalte ekonomikoak sortzen ari dira. Era berean, jakinarazi dute zelaia eta aldagelak erabiltzen dituzten kirolariek ere eredu izan behar dutela eta askotan ez dutela paper hori betetzen.

Hori esanda, Udalak eta BKEk aditzera eman dute jarrerak aldatu ezean bestelako neurriak hartu beharko dituztela.

Arloa: