Miriam Moñux eta Leire Ugarte bergararrek emanaldi bana egingo dute. Bergarako Musika Eskolan hasi zituzten ikasketak eta Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan jarraitu zituzten; Leirek pianoa eta Miriamek biolina. Gaur egun Musikenen ikasten dute: Leirek pedagogia musikala eta Miriamek biolina. Gaur egun Musikenen ikasten dute: Leirek pedagoia musikala eta Miriamek biolina.

Orkestratan, kontserbatorioko proiektuan, ganbera-musikatan... ere aritzen dira. Lehenengo, Ugartek piano solistarentzat diren Beethoven, Chopin eta Brittenen hiru obra interpretatuko ditu. Ondoren, Moñuxek biolinerako Chaminade, Espagnole eta Sarasateren lau obra interpretatuko ditu.

Emanaldiak Seminarixoan izango dira, 18:00etan*. Sarrera doan izango da.

(*) Seminarixoko gidan 19:00etan iragarri zen, baina emanaldiak ordubete aurreratu behar izan dira, musikariek eskatuta.

Arloa: