Ostiralean, azaroaren 16an, 'Punkowski' antzezlana izango da Seminarixoan 22:00etan. Sarrera 8 eurokoa da. 'Punkowski' Bergarako Aitor Borobia aktorearen historia da.

Bera da antzezlan honen egile, ekoizle eta aktore nagusia. Behin paperean idatzita, bere historia agertokietara eramatea erabaki zuen eta beste lau aktore batu ziren proiektuan. Punketik badu obra honek, Bukowskytik ere, eta baita hausnarketatik eta lotsagabetik ere.

Aktore ibilbidea Bergaratik kanpo egin duen Bergarako aktore hau bere esentzia puruenean herrian ikusteko aukera gutxienetakoa izango da hau, barru-barrutik egindako lan honetan.

Arloa: