Bergarako Udala-k Or, 2018-09-14 11:40-n bidalia
Bergarako Kirol Argazkien Lehiaketa martxan dago, dagoeneko XXVIII. edizioa.
Parte hartu dezake Euskal Herrian bizi den edozein zalek eta Argizaiola lehiaketarako sailkatzeko baliagarria da.
Modalitateak dira zuri-beltzezko edo koloreetako argazkiak. Gehienez modalidade bakoitzeko lau argazki aurkeztu ahal dira. Argazkiak 40x50 zentimetroko kartulinan aurkeztu beharko dira. Eta horrekin batera, jaso beharko dira egilearen izen-abizenak, bizilekua, telefono zenbakia eta e-posta.
Interesatuek argazkiak Udaletxera ekarri edo honako helbidera bidali beharko dituzte: Bergarako Udala / Agorrosingo Kirolgunea (Argazki lehiaketa) / Boni Laskurain 21 /20.570 Bergara. Argazkiak aurkezteko azken eguna azaroaren 10a izango da.
Honako sariak banatuko dira zuri-beltzezko eta koloreko modalitateetan: Lehen saria 210 euro + trofeoa. Bigarren saria 180 euro + trofeoa. Hirugarren saria 150 euro + trofeoa. Herriko onena 120 euro + trofeoa.
Sari banaketa azaroaren 16an egingo da; eta aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak Aroztegi aretoan egongo dira ikusgai azaroaren 16tik abenduaren 2ra bitartean.