Urtero bezala, irailean barruko igerilekuen garbiketa egingo da. Hala, larunbat honetan, irailak 8, 14:00etan barruko igerileku handia itxiko da; eta igandean, irailak 9, 14:00etan barruko igerileku txikia itxiko da. Barruko bi igerilekuak itxita egongo dira irailaren 17ra arte; egun horretan zabalduko dira berriro.

Horren ondorioz, kanpoko igerilekua irekita egongo da irailaren 10etik 14ra bitartean 14:00etatik 19:30ak bitartean.

Barkatu eragozpenak!