Udalak hirigintza arloko proiektu asko ditu esku artean, eta horietako askok diru-laguntza garrantzitsuak jaso dituzte azken urteotan erakunde desberdinen aldetik.

-Barrenkale berrurbanizazio proiektuaren idazketarako. 18.000 euro eman ditu Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailak ‘Degradatutako biziguneak’ kontzeptupean.

-Seminarixoa kultura agertokirako 298.225 euro eman ditu guztira Eusko Jaurlaritzak.

-30.600 euro Hirigune programatik Matxiategi plaza berritzeko.

-Boni Laskurainen District Heating instalazioa egiteko proiektua idazteko 7.500 euro eman ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak Iraunkortasuna eta ingurumena hobetu eta Energia berriztagarrien kontzeptupean.

-Goiauzora (13.068 euro) eta Elorregi auzoan Elkorobarrutia eta Abeletxera joateko (14.969,39 euro) landa bideak egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzak eman ditu.

-Angiozarko igogailurako (12.819,60 euro) eta Seminarixoko igogailurako (23.821,37 euro) diru-laguntzak eman dituzte.

-Perco Hirigune programatik 8.126,40 euro jaso dira karpatarako.

-EVEren programak ahalbideratu du Txiki Txokon berogailua (1.971 euro), San Martin eskolan leihoak (2.381.000 euro) eta Udaletxeko klimatizazioa (750 euro) jarri ahal izatea.

-Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Masterrekako (14.507,90 euro), Zubietako zubiko (3.403,13 euro) eta Zubietako berrurbanizaziorako (42.350 euro) proiektuak idaztea lagundu du.

-Azkenik, Udaletxeko igogailua egiteko 17.731 euroko laguntza eman du Irisgarritasun planak.

Guztira, 510.223 euro eskuratu dira diru-laguntzen bidez; eta horietatik 247.390,29 euroren kobroak 2017an egin ziren.