Udalak barkamenak eskatu nahi dizkie etxean Pentekoste jaien programa jaso ez zutenei. Harremanetan dago banaketa enpresarekin zergatia argitu eta errepikatu ez dadin ziurtatzeko.

Bestalde, Udala kontaktuan jarri da Gatibu musika taldearekin sarean zabaldutako bideoa dela-eta, eta argituta gelditu da zuzenekoan ez zela inongo playback-ik izan; aldiz, sakeleko telefonoaren grabazio eta artxiboaren bidalketa unearen artean soinu eta irudien arteko desfasea gertatu zela.

Pentekoste jaiak arrakastatsuak izan dira, ederrak, baina beti dago zer hobetu. Gogoratu jaien inguruko balorazioa egiteko aukera duzuela ekainaren 10a aurretik Udal webgunearen bitartez edo Udaletxean, Agorrosinen zein Bibliotekan aurkituko dituzuen inprimakiak beteta.