‘Artxipielagoa’ ikuskizuna Seminarixoan eskainiko da, aurresalmenta txikia izaten ari delako. Udalak eta ikuskizuneko arduradunek adostu dute Seminarixoan baldintza onenak bermatuta daudela. Ikuskizuna lehendik hitzartutako egun, ordu eta sarrera prezio berarekin egingo da: apirilak 21, larunbata, 22:00etan, 8 eurotan.

Dagoeneko sarrera erosi dutenei jakinarazten zaie erositako sarreraren eserleku baliokidea erreserbatu zaiela Seminarixoan, eta emanaldiaren egunean Seminarixoko txarteldegian emango zaiela Seminarixoari dagokion sarrera.

Era berean, norbaitek dirua itzultzea nahiko balu, kultura@bergara.eus helbidera idatzi edo 943 779159 telefono zenbakira deitu beharko luke.

Bestalde, oraindik sarrera eskuratu ez duenak, aukera dauka erosteko ticket.kutxabank.es plataforman, ostegunean Seminarixoko txarteldegian 18:00etatik 20:00etara edo, agortuko ez balira, emanaldiaren egunean hasi baino ordubete lehenago. Barkatu eragozpenak.

 

Arloa: