Bergarako Udala-k Ar, 2018-04-17 12:46-n bidalia
Aurten ere, Nazioarteko Liburuaren Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dira Udal Liburutegitik.
Apirilaren 23an, e-book bat zozketatuko da martxoan eta apirilean liburuak edo bestelakoak mailegatu dituzten helduen artean.
Apirilaren 24an, helduendako ipuin kontaketa saioa izango da gaztelaniaz, Alberto Sebastian-en eskutik.
Apirilaren 25ean, Irakurketa Kluba saioa izango da 18:00etan.
Apirilaren 26ean, Osintxuko liburutegian ipuin kontaketa egingo du publiko guztientzat Lupe Lekuonak, 18:00etan.
Apirilaren 27an, umeendako ipuin kontaketa saioa izango da Ixabel Agirresaroben eskutik, 18:00etan.
Arloa: