Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du gaur, martxoak 15, 22:00etatik hasita ostiraleko 06:00ak bitartean Elorregiko biribilgunetik Bergarako biribilgunearen arteko errepidea moztuta egongo dela erabat.

Horren arrazoia da Deba ibaiaren gaineko zubiaren egitura sendotzeko lanak egin behar dituztela.

Aldunditik eskatzen da ordu tarte horretan autobidea erabiltzea.