Bergarako Udala-k Ig, 2017-11-12 22:44-n bidalia
Udaleko Gizarte Zerbitzuak batu du 2016 urteko memoria eta ikusgai jarri du udal webgunean.
Gizarte Zerbitzuak Udalaren 2016ko gastu orokorraren %10,39 hartu zuen; hain zuzen ere, 2.301.834,41 euro.
Urte horretan 9.593 pertsona artatu zituen; udalerriko biztanleriaren %65,12. Iaz baino 43 pertsona gehiago. Adinari dagokionez, Udaleko Gizarte Zerbitzuaren erabiltzaileen gehiengoa 19-45 urte artekoa da (%36,96); eta jatorriari dagokionez, erabiltzaileen gehiengoa Euskal Herrikoa eta Espainiako Estatukoa da (%72,77). 2015ean, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko erabiltzaile kopurua %68,34 izan zen. Sexuari erreparatzen badiogu, erabiltzaileen %53,21 emakumeak dira eta %46,79 gizonezkoak.
Memoria txostena hemen dago ikusgai.