Bergarako Udala-k Og, 2017-07-06 16:39-n bidalia
Hainbat urtetan egindako ikerketa baten zehaztasunak azaldu dituzte gaur Donostian Segurtasuneko sailburuak, Kultura Ondarearen zuzendariak, Bergarako alkateak eta Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko unitateen arduradunek. Ikerketa horri esker 2007tik 2011ra bitartean pertsona batek Euskadiko eta Estatuko hainbat artxibotatik iruzur eginez ateratako dokumentu-kopuru esanguratsua aurkitu eta berreskuratu ahal izan da.
Donostiako Miramar Jauregian, UPV/EHUren “Problemas derivados del régimen de protección de los bienes culturales en el País Vasco” uda ikastaroaren esparruan, gaur goizean egin den prentsaurrekoan izan dira Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, Kultura Ondarearen zuzendari Imanol Agote, Bergarako alkate Elena Lete, Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Sekzio Zentraleko buru Klemente Garai, Ondarearen aurkako Delituen Sekzio Zentraleko buru Koldo Olabarrieta, eta Ertzaintzako Ondarearen aurkako Delituen Areako Agente Iñaki Salgado.
Hedabideen aurrean azaldu duten moduan, Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Sekzio Zentraleko Ondarearen Taldeko agente espezialistek ikerketa neketsua egin zuten 2011tik 2015ra bitartean Euskadiko eta Espainiako beste hainbat tokitako artxiboetatik 2007tik legez kontra ateratako milaka dokumentu historikoren arrastoa jarraitzeko. Ertzaintzak kultura-ondasun historikoen espoliazioaren aurka egindako operaziorik handiena izan zen ikerketa hori, eta horri esker ia bi mila dokumentu historiko berreskuratu ahal izan ziren.
Bergarako Udal Artxiboaren estimazioen arabera, bertan 238 dokumentu lapurtu zituen eta horietatik Ertzaintzak 36 berreskuratu ditu.
Elena Lete alkateak goraipatu du Bergarako Udal Artxiboko arduradun Arantzazu Oregik ikerketa prozesu guztian egindako lana; eta azpimarratu du halako gertaerak ekiditeko erakunde desberdinen arteko elkarlanaren garrantzia.
Eusko Jaurlaritzako Irekian dauzkazue albiste osoa eta bideoa.