Atzo, asteazkena, argitaratu zituzten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean herrialde historikoko hainbat kiroldegi esparrutan lanak egiteko onartutako diru-laguntzak; eta Bergarako Udalak Labegaraieta eraberritzeko aurkeztutako aurreproiektua onartua izan da.

2016an Bergarako Udalak Labegaraieta ingurua berrantolatzeko parte-hartze prozesu bat zabaldu zuen. Eta horren baitan adostu zen Labegaraietako eraikinean berrikuntza lanak egitea. Hori horrela, 2017ko otsailean Udalak Labegaraieta eraberritzeko aurreproiektua aurkeztu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamenduak abiarazitako diru-laguntzen deialdira. Eta eskaera onartua izan da; hala, Udalak 589.720 euroko laguntza jasoko du lanok egiteko: 189.720 euro 2019 urterako eta 400.000 euro 2020rako.

Udalak honako lanak egitea aurreikusten du: modulo berri bat eginda aldagela gehiago egokitu; rokodromoaren espazioa itxi, auzokoentzat espazio bat egokitu, bertako kirol elkarteendako beste gune bat prestatu, kantxa berriztu, sarrera egokitu eta eraikin osoan irisgarritasuna bermatu, besteak beste. 

Arloa: