Bergarako Udala-k Ar, 2017-06-20 12:04-n bidalia
Bergarako ikastetxe guztiak, Jardun elkartea, Caritas, San Joxepe, Aspace, Martxanterak, Kattalin, Pol Pol taldea, Bergara Kirol Elkartea, Debagoienako ESI, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoa eta Bergarako Udalak 2016ko azaroan sortu zuten Osasun Sarea. Bergararren osasun eta bizi kalitatea hobetzea duen sareak ibilbide motza baina oparoa izan du.
Honela, 2017ko plangintza adostu zen gazteen osasun-hezkuntza, herriko osasun zerbitzuak ezagutaraztea eta bidegorriak egokitzeari lehentasuna emanez. Orain, Bergarako Osasun Sareak izan duen ibilbidearen berri emateko bilera irekia antolatu da. Hitzordua bihar, ekainak 21, izango da 19:00etan Bergarako Osasun Etxeko lehen solairuan. Bilera, herritar guztiei zabalduta egongo da, hau da, bergararren osasunaz ardura duen herritar edota taldeek joan ahal dute. Bertan landuko diren gaiak honako hauek izango dira; lan talde desberdinen lanaren berri ematea, orain artean egindakoaren balorazioa eta hurrengo ikasturterako proiektuak.