Bergarako kanpoko igerilekuak larunbat honetan zabalduko ditu ateak. Hiru hilabetez irekita egongo da Agorrosingo instalazioa, irailaren 15era arte, eta ordutegia honako hau izango da; ekaina, uztaila eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara bitartean eta ekaina, uztaila eta iraileko asteburu eta jaiegunetan eta abuztua osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.

Igerilekuko putzuak 187 pertsonentzako edukiera du eta edukiera gaindituz gero, sorosleek protokoloa jarraituko dute eta erabiltzaileen txandatzea bermatuko dute. Gainera, sorosleen esanak eta arautegia errespetatzeko deia egin dute arduradunek.

Era berean, azken urteetako ohiturari jarraituz, ekainaren 26tik uztailaren 21era liburutegi zerbitzua eskainiko da Agorrosineko berdegunean. Liburutegiaren ordutegia 15:00etatik 18:00etarakoa izango da. Bertan, erabiltzaile guztiek, liburuak maileguan jasotzeko aukera izango dute; maileguak, erreserbak eta eskaerak bideratzeko gune egokia izango da irakurzaletasuna lantzeko.

Arloa: