Bergarako Udala herriko eta auzoetako autobus-geralekuetan mantentze-lanak egiten hasi da. Geraleku ugari egurrezkoak dira eta beharrezkoa ikusi da hauen egitura aldatu eta berritzea. Era berean, lan hauek aprobetxatuz, geralekuak margotu dira. Hauek dira berritu diren autobus-geralekuak: Labegaraieta, azoka, IAT-ITV aurrea, San Juan auzoa, San Blas, Mekolalde eta Gerondo. Lanak hasita daude dagoeneko eta ekain hasieran amaitzea aurreikusten da; guztira, 9.500 euroko aurrekontua du: herriguneko geralekuek 4.500 euro eta auzoetakoek 5.000 euro.

Bestalde, segurtasun-neurriak tarteko, Elorregi auzoko bi autobus-geraleku eta Buruñao auzoko autobus-geraleku bat eraisteko erabakia hartu du udalak eta uda aurretik eraitsiko dira.