“La motivación para el estudio/ dificultad para estudiar” hitzaldia gurasoentzako
admin-k Ar, 2012-11-27 13:06-n bidalia
Abenduaren 12an izango da Bergarako Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan.
Ohi duen bezala, Bergarako Udaleko Prebentzio Zerbitzuak gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu du abenduaren 12rako. Kasu honetan, haur eta nerabeen artean ikasteko motibazioaren eta ikasteko zailtasunen inguruan, “La motivación para el estudio/ dificultad para estudiar” izenburupean.
Hitzaldia Etxadiko kideek emango dute, hau da, Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesionalek.
Bergarako plaza jolasez beteko da Euskararen Egunaren inguruan
admin-k Or, 2012-11-23 10:47-n bidalia
Agorrosingo erabiltzaileen artean inkestak egingo dira datozen asteetan
admin-k Og, 2012-11-22 15:12-n bidalia
Azaroaren 26tik abenduaren 17ra jasoko dira galdetegiak. Ondoren, urte bukaera aurretik, jasotako emaitzak jakitera emango dira.
Gaur, “Bakea, erosotasuna eta duintasuna. Zaintza Aringarriak” Osasun Ikasgela egingo da Irizar Jauregian
admin-k Og, 2012-11-22 09:36-n bidalia
David Avellanalek, Debagoieneko Ospitaleko Barne Medikuntzako sendagilea eta DEBAGOIENEKO ESIko ospitale arretako erreferente Zaintza Aringarrietan, eta Jesús Millasek, Oñatiko Osasun Zentroko familia mediku eta DEBAGOIENEKO ESIko Lehen Mailako Arretako erreferente Zaintza Aringarrietan, hitzaldia eskainiko dute gaur, azaroaren 22an, zaintza aringarriei buruz eta Debagoienean dagoen zerbitzu berriari buruz.
Bergarako Ikastetxeekin burututako Indarkeria Sexistaren Prebentzio programa arrakastatsua izan da
admin-k Al, 2012-11-19 13:55-n bidalia
Programa bukatuta, ikasleek emakumeez duten irudia hobea da eta ez dute uste emakumeak gizonak baino ahulagoak direnik. Guztira 363 ikaslek, 56 irakaslek eta 55 familiak hartu dute parte.
Atez-atekoaren inguruko informazio bulegoa azaroaren 23an inauguratuko da
admin-k Az, 2012-11-14 17:42-n bidalia
Oxirondoko azokan kokatuta egongo den Bulegoa jai giroan inauguratuko da eta bertan hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute heldu eta gaztetxoek. Azken hauek, CD zaharrak apaingarri eder bilakatzeko aukera izango dute Gabonetan gure herria apaintzeko.
Datorren asteko ostiralean, azaroak 23, Hondakinak Gutxitzeko Europar Astearen baitan, Bergarako Udalak Atez-atekoari buruzko informazio bulegoa irekiko du. Bulegoa Oxiondoko azokan kokatuko da, herritaren zerbitzura.
Udalak elbarrituen aparkalekuek arautzen dituen ordenantza berritu du
admin-k Az, 2012-11-14 12:12-n bidalia
Hitz gurutzatuen binakako lehiaketak ospatuko dira berriz Bergaran
admin-k Az, 2012-11-14 11:34-n bidalia
Ez dira hiztegi elektronikoak, ez eta ordenagailuak onartuko, bai ordea hiztegi-liburuak.
Aurten, bigarren aldiz, Hitz gurutzatuen binakako lehiaketak antolatu ditu Bergarako Udalak. Bertan, Bergaran bizi edota ikasten ari direnek hartu ahalko dute parte. Horretarako, bi kategoria bereiziko dira:
-A kategoria: 12-16 urte bitartekoak. Hemen sartuko dira 2012an adin horiek betetzen dituztenak ere. -B kategoria: 17 urtekoak edo zaharragoak. Kategoria honetan sartuko dira 2012an 17 urte beteko dituztenak .
Aste honetako kultura ekitaldiak
admin-k Ar, 2012-11-13 13:34-n bidalia
Ekitaldi ugari izango ditugu aste osoan zehar.
2012/11/14 Asteazkena
Zine-kluba: Las nieves del Klimanjaro (R.Guédiguian).
Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 20:00etan.
Sarrera: 3€
2012/11/16-17-18
Autokarabanisten topaketa Bergaran.
Antolatzailea: Bergarako turismo saila.
2012/11/17 Larunbata
DJ jaialdia.
Gabonetako postalen VIII. lehiaketa –Serafin Esnaola Memoriala- martxan da
admin-k Ar, 2012-11-13 09:26-n bidalia
Lehiaketan, 3 eta 12 urte bitarteko umeek hartu ahalko dute parte.
San Antonioko gure Ametsa elkarteak Gabonetako postalen lehiaketa antolatu du aurten ere. Bertan, 3 eta 12 urte bitarteko umeek hartu ahalko dute parte, Gabonen inguurko marrazkiak eginez.
Postalen neurria orri laurdenekoa izan beharko da, eta ahal izanez gero kartulinan aurkeztuko dira. Marrazkiaren atzekaldean, partaideen izen-abizenak eta adina zehaztuko dira.