Aratusteetako larunbata ospatu ostean botatzeko diren mozorroen osagarriak (karrozak zein bestelako materiale edo hondakinak) Seminarioko patioan uzteko eskatu nahi die Bergarako Udalak herritar guztiei.

Helburu honetarako, Seminarioko patioan hainbat kontenedore izango dira. Bertan, papera eta kartoia dagokion kontenedorean sartu beharko dira eta egurra edota txatarra bezalakoak, berriz, kontenedoreon kanpoko aldean, lurrean. Egurra alde batetik eta txatarra bestetik.

Ondoren Debagoieneko mankomunitateko langileak arduratuko dira material hori jasotzeaz.