ogarro-k Al, 2014-03-03 12:50-n bidalia
Bergarako Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak gurasoentzako hitzaldia antolatu du, bikoteko harremanak seme-alaben aurrean nola tratatu lantzeko. a
Hitzaldia Etxadi elkarteko Orientazio Psikologikorako Zerbitzko profesionalek emango dute.
- HITZALDIAREN IZENBURUA: “Bikotean krisia: zer eta nola hitz egin seme-alabei?”
- TOKIA: Irizar Jauregian
- NOIZ: martxoaren 11an, arratsaldeko 6etan.
- HIZKUNTZA: Euskaraz
Horez gain, modu laburrean, Familientzako Orientazio Psikologikorako Zerbitzuaren inguruko informazioa emango zaie bertaratzen direnei. Zerbitzu honek 6 urte daramatza martxan dagoeneko eta behar duten herritar guztientzako irekita dago.
Ikasturtean zehar gurasoentzako hitzaldi eta ikastaroak egiten jarraituko du Bergarako Udalaeko Prebentzio zerbitzuak. Horien berri emanez joango gara webgunean.