XXXIX. Ageriko pintura lehiaketa irailaren 16an ospatuko da

IrudiaAgeriko.jpg
IrudiaAgeriko.jpg

Lehiaketan nahi duen edonork parte hartu ahalko du, inongo eragozpenik gabe. Parte-hartzaile bakoitzak artelan bakarra aurkeztu dezake.

BEART Bergarako artisten elkarteak XXXIX. Ageriko pintura lehiaketa antolatu du Bergarako Udalaren laguntzaz. Lehiaketa irailaren 16an ospatuko da eta lanak egun bereko 13:00etaik 14:00etara aurkeztuko dira.

San Martin jaietan gaueko autobus zerbitzua egongo da

Bergarako Udalak gaueko autobus zerbitzua jarri du irailaren 15ean, larunbatean, ospatuko diren San Martin jaietarako.

Ohiko autobus zerbitzuaz gain, Bergara eta Elgeta alde batetik, eta Bergara eta Antzuola bestetik, lotuko ditu gaueko autobus zerbitzuak.

Ez da Lurraldebus txartela onartuko, beraz, autobus txartelaren ordainketa eskudirutan egingo da. Txartelaren prezioa: 1,80€koa izango da.

San Martin jaietako danborradako “abanderatuak” izateko izen-emate epea zabalik

Danborrada irailaren 15ean ospatuko da eta 15 urtetik gorako bergarar guztiek parte hartu ahalko dute.

Datorren larunbatean, irailaren 15ean, San Martin jaietako helduen danborrada izango dugu Bergaran. Hori dela eta, danborradako “abanderatuak” izateko izen-emateko epea zabalik dago jadanik. Desfilean parte hartu nahi duten neska-mutilek Kultur-etxean eman ahalko dute izena.

Ekintza hau herriari irekita egongo da eta 15 urtetik gorako bergarar guztiei dei egiten zaie ekitaldian parte hartzera.


Sua euskal filmaren inguruko kartel erakusketa Aroztegi aretoan

Erakusketa irailaren 11tik 16ra egongo da ikusgai.

Gaurtik hasita irailaren 16ra bitartean Aroztegi aretora bertaratzen direnek SUA euskal filmaren inguruko kartel erakusketa ikusi ahalko dute. Erakusketa ondorengo ordutegietan egongo da ikusgai:

Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30

Larunbatean: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30

Igandean: 12:00-14:00


Euskal Filmak zikloaren baitan 3 film izango dira

Iraileko asteazkenetan euskarazko zinea izango da Bergarako Zabalotegi Aretoan

Bergarako Udalak eta Jardun Euskara Elkarteak elkarlanean Euskal filmak zikloa antolatu dute irailerako asteazkenetarako. Bergarako Zabalotegi aretoan izango dira emanaldiak.

Ekimen honen bitartez euskarazko zinea eskaintzeaz gain, Euskal Herrian bertan ekoiztutako produkzioa indarrean jarri nahi du Udalak. Baita mota honetako filmak herritarrei eskuragarri jartzea ere.

Orriak