GAZTE DBH MULTIKIROLA jarri du martxan udal kirol zerbitzuak
admin-k Az, 2012-10-17 10:37-n bidalia
Nerabeen artean kirol praktika sustatzeko ekimen honetan parte hartu nahi dutenek, urriaren 18tik azaroaren 2ra arte zabalik dute izen-emate epea Agorrosin Ekintza Guneko idazkaritzan.
Azken urteetan, gazteen kirol praktikak nabarmenki egin du behera nerabezaroan daudenen artean. Izan ere, kirol federatuaren bidea hartzen ez dutenek kirol praktika gutxi egiten dute normalean.
Gizarte Zerbitzuen departamentuak 1.844 espediente tramitatu zituen 2011n
admin-k Ar, 2012-10-16 17:31-n bidalia
Gizarte zerbitzuen departamentuko aurrekontua 2.089.377,23 €koa izan zen iaz.
Bergarako Udaletxeko Gizarte Zerbitzuen departamentuak 2011. urteko jarduna laburbiltzen duen txostena kaleratu du. Bertan, besteak beste, departamentuak eskainitako laguntza eta zerbitzu bakoitzaren azalpena, egindako lan eta eskainitako laguntzen aipamena eta zerbitzuaren azken urteetako bilakaeraren azalpena aurkitu daitezke.
Txostena
ASTE HONETAKO KULTURA EKITALDIAK
admin-k Al, 2012-10-15 15:42-n bidalia
Ekitaldi ugari aste osoan zehar.
2012/10/17 Asteazkena
Zine-kluba
Zine-zikloa: Historikoak: La dama de hierro (P.Lloyd)
Zabalotegi aretoan, arrastsaldeko 20:00etan.
Sarrera: 3€
2012/10/18-19-20
Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen Mostra.
Helduentzako nazioarteko txotxongiloen XI mostra Bergaran ospatuko da
admin-k Og, 2012-10-11 13:56-n bidalia

Urriaren 18tik 21era bitartean txotxongiloen munduarekin gozatzeko aukera izango dugu Bergaran.
Egitaraua hemen ikusgai.
Zabalotegi aretoan aldi baterako kultura arduradun bezala lan egiteko lan-poltsa
admin-k Og, 2012-10-11 12:58-n bidalia
Eskaerak aurkezteko epea urriaren 19ra arte dago zabalik. Lehenengo azterketa urriaren 24an egingo da.
Bergarako Udala Zabalotegi aretoko kultur ekintzetarako eta udalak antolatutako beste kultura ekitaldi eta jaialdietarako arduradun lanak egiteko lan-poltsa osatzera doa. Presazko deialdia da honakoa eta informazio guztia hemen dago eskuragarri.
Gaurtik aurrera ikusgai izango da XXII. kirol argazki lehiaketaren erakusketa Aroztegi aretoan
admin-k Og, 2012-10-11 12:06-n bidalia

Lehiaketako sari banaketa urriaren 19an egingo da 20:00etan.
Jadanik badakigu zeintzuk diren XXII. Kirol argazki lehiaketako argazki irabazleak: zuri-beltzeko argazkien artean Soraluzeko Carlos de Cos Azconaren ¡Redios! argazkia izan da aukeratua, koloreko argazkietan, aldiz, Jorge Murgiondo Bergararrarena izan da irabazlea.
Egoera onean zegoen Gerra Zibileko Obusa aurkitu dute Bergaran
admin-k Az, 2012-10-10 13:05-n bidalia
Zurradero eta Herri Lagunak kaleetako lur-azpiko garajeetako konpontze lanak hasi dira
admin-k Az, 2012-10-10 13:02-n bidalia
Lan horiei esker lur-azpiko garajeen hezetasun-arazoak konponduko dira eta garaje gaineko urbanizazioa hobetuko da.
Aste honetako kultura ekitaldiak
admin-k Az, 2012-10-10 11:01-n bidalia
Ekitaldi ugari aste osoan zehar.
2012/10/10 Asteazkena
Zine-kluba: Zine-zikloa: Historikoak:
Mi semana con Marilyn (Simon Curtis)
Zabalotegi aretoa 20:00
Sarrera: 3€
2012/10/12 Ostirala
Elosuko mendi feria.
Elosua auzoa
2012/10/13 Larunbata
En la Lona taldearen Sialuk hartz txikiaren bidaia.
Zabalotegi aretoa 18:00
Hazkuntza eta hezkuntza familiarraren inguruko “on-line” formazioa antolatu du Udalak
admin-k Az, 2012-10-10 10:40-n bidalia
2013ko urtarrilaren17tik martxoaren 21erarte egingo da formazioa. Izen-emateko epea azaroaren 16an bukatzen da.
Bergarako Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak, herriko eskolen eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Droga Gaietarako Zuzendaritzaren laguntzarekin, Hazkuntza eta hezkuntza familiarraren inguruko on line formazioa antolatu du.