Bergarako Udalak Erramu Zapatuko feria dela eta, oilasko errea saltzeko jarriko den txosnaren esplotazioa arautuko duten baldintzak onartu ditu
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Bergarako Udalak Erramu Zapatuko feria dela eta, 2012ko martxoaren 31an, Seminarioko patioan jarriko den taloak saltzeko txosnaren esplotazioa eta Munibe plazan Eusko Labela duen baserriko oilasko errea saltzeko jarriko den txosnaren esplotazioa arautuko duten baldintzak onartu ditu.
Bergarako Udal Euskaltegiak, Udalarekin elkarlanean, etorkinendako euskara ikastaroak antolatu ditu
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Bergarako Udal Euskaltegiak, Udalarekin elkarlanean, etorkinendako euskara ikastaroak antolatu ditu. 60 orduko harrera ikastaroa izango da eta urriaren 31n hasiko da.
Izena ematerakoan 10 euro ordaindu behar dira, baina %85eko asistentzia dutenei bueltatu egingo zaie matrikulan ordaindutakoa.
San Juan jaietako egitaraua
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
San Juan jaietako egitaraua ekintzaz beteta dator aurten ere:
Ekainak 21, osteguna
16:00etan II. ortu txapelketarako ortuen balorazioa.
20:00etan San Juan auzoko Poker txapelketa.
Izena eman duten haur guztiak onartu dira 2012ko Udaleku Irekietan
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Ordainketa egin ez dutenek ekainaren 1a izango dute azken eguna, ordain-ziurtagiria Kultur Etxean aurkezteko.
Autengoan izena eman duten haur guztiak onartu dira Udaleku irekietan eta bat ere ez da kanpoan gelditu.
Bilera
Udalekuen nondik norakoak lantzeko ekainaren 20an egingo da bilera Zabalotegi aretoan.
“Euskaraz bizi nahi dut” lasterketa herrikoiaren prestaketa-bilera
estepan-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Datorren asteartean, maiatzak 8, Euskaraz bizi nahi dut lasterketa herrikoiaren prestaketa-bilera egingo da Bergarako Irizar jauregian, arratsaldeko 18.30etan. Prestaketa lan hauetan parte hartzera gonbidatuta daude herritar guztiak.
Gurasoentzako hitzaldiak udaleko Prebentziorako zerbitzuak antolatuta
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Prevencin y resolucin de conflictos: el acoso escolar eta Mugak jartzeko zigorrez gain beste aukerak apirilaren 18an eta 26an izango dira, hurrenez hurren, Bergarako Kultur Etxean.
Udaleko Prebentziorako zerbitzuak bi hitzaldi antolatu ditu apirilerako.
Udalak mantentze-lanak egingo ditu untzetako parkean (arrizuriaga)
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Untzetako parkean Udalak mantentze lanak egiteari ekingo dio.
Udalak hurrengo asteetan zehar hiru lan egin behar dira:
Mozketak: 54 zuhaitzak aztertu ondoren, 10 kendu egin beharko dira, ahul daudelako eta apurtzeko edo jausteko arrisku larria dutelako.
Martxoko Kultura Agenda ekintzaz beterik dator
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia

Martxoko kultura Agendan denetarik aurkitu daiteke:zinea,ikastaroak, musika, erakusketak, ospakizunak, besteak beste.
Martxoko Kultur Agenda kontsultatu
Ekainaren 15etik irailaren 15era irekiko dira Bergarako udako igeritokiak
iugarteburu-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Egunero egongo dira zabalik, goizeko 10etatik arratsaldeko 8:30ak bitartean. Berrikuntza bezala patineteentzako aparkalekua eta aulki eta hamakak gordetzeko tokia egokitu dira.
Ekainaren 15etik aurrera bergararrek udal igerilekuetan gozatzeko aukera izango dute egunero goizeko 10etatik arratsaldeko 8:30ak arte.
Kultur taldeentzako diru-laguntza
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Bilera egingo da ekainaren 5ean.
Bergarako Udalerriko irabazi-asmorik gabeko Kultura Talde eta Elkarteei 2012. urtean garatuko dituzten jarduera eta egitarauetarako diru-laguntzak emateko oinarrien nondik norakoak azaltzeko bilera egingo da.
Eguna: ekainak 5, asteartea
Ordua: 18:00
Tokia: Kultura Etxea