Datorren astean ere hainbat atartetako herritarrekin bilerak deituko ditu Udalak hondakin bilketa selektiboaren inguruko iritziak biltzen jarraitzeko.
admin-k Or, 2013-02-08 15:29-n bidalia
Honela, Bergarako ahalik eta toki gehienetara iristea lortu nahi du.
Datorren astean, bigarren erronda hau bukatutakoan, bileretan izandako parte-hartzearen eta iritzien berri emango du Udalak, baita esperientziaren balorazio orokor bat ere.
Bileren gaineko informazio gehiago hemen eskuragarri.
Bergara eta Oñatiko Eskola Agenda 21aren buletina
admin-k Og, 2013-02-07 16:45-n bidalia
Debagoienako herri bi hauetako ia 4000 ikasle hondakinen pilaketa aztertzen ari dira ikasturte honetan zehar eta maiatzean lan horretatik jasotako emaitzak eta proposaturiko ideiak aurkeztuko dituzte.
Tokiko Agenda 21a, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ingurumen hezkuntzarako sustatutako programa da eta ikastetxeek garapen iraunkorraren eta eskolako kalitatearen alde udalekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzea du helburutzat.
Irabazi-asmorik gabeko kultura talde eta elkarteentzako diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Uztailaren 23an, 13:00etan, bukatuko da Bergarako udalerriko irabazi-asmorik gabeko kultura talde eta elkarteei 2012. urtean garatuko dituzten jarduera eta egitarauetarako diru-laguntzak eskatzeko epea.
ekainak 3: Ate irekien eguna Agorrosinen eta udal pilotalekuan
iugarteburu-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Datorren igandean, hilak 3, Gipuzkoa osoan Ate irekien eguna izango da.
Hau dela eta, Bergarako Udalak Agorrosingo kirol instalaziora SARRERA LIBRE utziko die hurbiltzen duten herritar guztiei.
Honela, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, ez da sarrerarik ordaindu beharko.
Bergarako Udalak aldaketak egingo ditu hiri-argiterian kontsumoa murrizteko
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Herriko auzo guztiei era berdintsuan eragingo dieten aldaketa hauen bitartez arrazionaltasuna, efizientzia eta jasangarritasuna sustatu nahi ditu Udalak.
Asteko Kultur ekitaldiak
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Apirilaren 17tik 22ra Bergaran izango diren hainbat kultur ekitaldi.
Bergarako I. Kirol kontseiluaren bilera ospatu zen atzo
iugarteburu-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Giltzaguneak jarri dira herrian
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Euskarazko produktuen katalogoa eskuragarri dago
estepan-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia
Azken urteetan egin den moduan, Euskarazko produktuen katalogoa argitaratu du Bergarako Udalak beste hainbat udalekin batera eta, aurten ere, herriko ikastetxeetan banatuko da. Dena den, eskolatik jasotzen ez dutenek, Udaletxean edota Kultur Etxean ere izango dute eskuragarri.
San Martzial jaietako egitaraua
admin-k Og, 2013-02-07 16:30-n bidalia