Asteazkeneko Oxirondo azokako baserritarren azokan  Leiho eta balkoiak lorez apaintzeko lehiaketako sari banaketa gauzatu zen.
 
Pepi Lasa izan da irabazlea, argazkian, bere balkoiko argazkiarekin ageri da, Arianne Kareaga zinegotziak eman zion saria, 400 euroko erosketa bonoa.
 
Bigarren saria, 200€-ko erosketa bonoa, Josefina Gonzalezi egokitu zaio.
 
Guztira 13 parte hartzaile izan dira lehiaketan. Hala ere, epaimahaiak nabarmendu nahi izan du Bergaran lehiaketan parte hartu ez duen lorez eta landarez jantzitako leiho eta balkoi asko dagoela.