ogarro-k Al, 2014-07-07 09:28-n bidalia
- Gaia: URA
- Edozein lekutan ateratakoak, Bergara-rekin loturaren bat eskatzen da
- Irailaren 25erarte epea zabalik
- Aukeratuak ordainduak izango dira
Bergararron artean ezaguna denez Udaleko Euskara batzordeak hainbat urte daramatza gure herriari eta tradizioei buruzko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen.
Azken urteotan herritarren argazkiekin osatu izan da egutegia eta, aurten ere, 2015ko eguteagiari begira, deialdi irekia da.
Datorren urteko egutegiaren gaia URA izango da, bere egoera guztietan (likidoa, izotza, elurra, gasa…) eta edozein alderdi (uraren era guztietako aprobetxamenduak, urak sortutako arazoak, ura jolas-bide, ura eta kirola, ura zaintzea…).
Hainbat aukera ditugu guztiok urarekin lotutako argazkiak ateratzeko, hondartzan, mendian... edo bero denean hainbeste gozatzen dugun freskagarriaren izotzetan! Parte hartu! Argazkiak aurkezteko epea irailaren 25ean bukatuko da.
Beste zenbait xehetasun:
- Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20x30 cm. 300 ppp (puntuak pulgadako), jpg formatoko artxibo digitala. Lanak CD batean aurkeztuko dira eta Udaleko Euskara Zerbitzura ekarriko dira.
- Baldintzak: Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira. Bestalde, aukeratutako argazkiak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez.
- Argazkilariaren kontu izango da aurkezten dituen argazkiekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Udalak ulertuko du argazkiak aurkezten dituenak lortuak dituela baimenok.
- Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.