Aurten ere euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egiteko diru-laguntzak emango ditu Bergarako Udalak
admin-k Az, 2013-04-03 12:07-n bidalia
2012-2013 ikasturtean edota 2013ko udan egindako ikastaroengatiko diru-laguntza eskaerak 2013ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.
Ohikoa den bezala, 2013n ere euskara ikasteko eta ikasketa osagarriak euskaraz egiteko diru-laguntzak emango ditu Bergarako Udalak. Diru laguntza hauek hiru motatakoak izango dira:
Ikastaroa: Nola erabili laguntza teknikoak mendekotasuna duten pertsonekin
admin-k Az, 2013-04-03 11:02-n bidalia
Saio bakarreko ikastaroa izango da, apirilaren 19an. Izena emateko azken eguna apirilaren 15a izango da.
Funtzionaltasun arazo desberdinak dituzten pertsona mendekoekin laguntza teknikoak nola erabili ikasteko saioa izango da datorren apirilaren 19an, ostirala. Ikastaroa doakoa izango da.
Oro har, adineko pertsonaren baten zaintzaile diren pertsonei (seme-alabak, senar-emazteak...) zuzenduta dago Sendian programaren baitan emango den formazio saio hau. Guztira 15-20 pertsonak parte hartu ahalko dute.
Koldo Eleizalde literatur lehiaketan parte hartzeko azken egunak!
admin-k Az, 2013-04-03 09:25-n bidalia
Lanak aurkezteko epea apirilaren 12an bukatuko da eta sarien emate ekitaldia maiatzaren 25ean egingo da Bergarako Udal Pilotalekuan.
Agorrosin itxita apirilaren 2tik 7ra
admin-k Al, 2013-03-25 11:47-n bidalia
Garbiketa astea izango da.
Apirilaren 2tik 7ra bitartean, Agorrosingo instalazioa itxita egongo da, urteko lehenengo garbiketa orokorra dela eta.
Tabernari dagokionez, apirilaren 2tik 4ra itxiko da, eta apirilaren 5ean, ostirala, irekiko da.
Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2013ko lehenengo hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea maiatzaren 27an bukatzen da
admin-k Or, 2013-03-22 11:04-n bidalia
2013ko martxoaren 25etik 2013ko maiatzaren 27ra izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2013ko lehenengo hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, 2013ko martxoaren 25etik 2013ko maiatzaren 27ra izango dela.
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko maiatzaren 27an.
XXIX. "Bergara Hiria" argazki lehiaketa
admin-k Og, 2013-03-21 12:43-n bidalia
Bergarako Udalak eta Ariztondo Argazkizale Elkarteak bultzatuta, eta Euskal Herriko argazkilari taldeen elkartearen 005/2013 babesarekin Bergara Hiria argazki lehiaketaren edizio berri bat egingo da, 29., hain zuzen.
Euskadin bizi den edozein argazkilaritza afizionatuk parte har dezake eta gaia librea da. Argazkiak koloretakoak zein zuri-beltzean izan daitezke eta edozein teknika onartzen da.
Gazteen artean enplegua sustatzeko plana
admin-k Az, 2013-03-20 14:50-n bidalia

Gazteen artean enplegua sustatzeko ikasketak eta praktika uztartzen dituen programa jarri du abian Mankomunitateak.
Informazio osoa duzue hemen
Trafikoan aldaketak Erramu Zapatuko Feria dela eta
admin-k Ar, 2013-03-19 09:47-n bidalia
Datorren larunbatean, martxoaren 23an, Erramu Zapatuko Feria ospatuko da Bergaran, eta honek zenbait aldaketa erakarriko du trafikoaren antolaketan, martxoaren 21etik aurrera:
Aparkalekuak
Ibargarai kalea 4 zenbakitik aurrera kotxez libre egon beharko dira larunbatean goizeko 06.00etarako. Bertan ganadua jarriko dira.
Martxoaren 20an tixita egongo da igerilekua Agorrosinen
admin-k Al, 2013-03-18 13:47-n bidalia
Gainontzeko zerbitzuen normaltasunez funtzionatuko dute.
Azken egun hauetan, hainbat arazo tekniko egon dira Agorrosingo bainuetxeko igeri ontzikotzi urarekin eta horiek konpontzeko itxita egongo da martxoaren 20an, asteazkena.
Dutxak eta saunak erabilgarri egongo dira; baita Agorrosingo gainontzeko zerbitzuak ere.
2013ko otsaileko lan merkatuaren txostena
admin-k Or, 2013-03-15 16:26-n bidalia