Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Zabor, Estolderia eta Uraren 2014ko 2. hiruhileko tasak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

2014ko uztailaren 11tik  2014ko irailaren 11ra honakoen bitartzez:

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2014ko uztailaren 11n.

Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

  • Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30era, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
  • Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.