“Kantuz Topa” kontzertuarekin Kursaaleko ikuskizunetarako autobus zerbitzu zuzena hasiko da
komunikazioa-k Or, 2014-12-12 13:03-n bidalia
Donostiako Kursaalak bere “Kursaal Eszena” programazio barruan atontzen dituen kontzertu eta ikuskizunak Bergararren esku jarriko dira, zuzeneko autobusaren bitartez.
Egitasmo honi “Kursaal Eskura” deitu zaio, eta, bere lehen saioa, datorren abenduaren 27an abiaraziko den “Kantuz Topa” ekitaldiarekin egingo da.
Abenduaren 17an, Bergaran alokairu soziala bultzatzeko bilera informatiboak
komunikazioa-k Or, 2014-12-12 11:05-n bidalia
Udalak martxan jarri duen Bergaran alokairu soziala bultzatzeko programa ezagutzera emateko bilera informatiboak antolatu dira abenduaren 17an, asteazkena, eguerdiko 12etan eta arratsaldeko 18:30tan, Udaletxeko Udalbatza aretoan.
Etxea alokairuan eman edo hartu nahi izanez gero, Bergarako Udalak alokairu soziala bultzatzeko osatu duten programaren nondik norakoa ezagutzea nahi dutenei zuzenduak dira bilera informatibo hauek.
Zabalotegi aretoko arduradun lanpostua. Froga praktikoaren emaitzak
komunikazioa-k Og, 2014-12-11 20:20-n bidalia
ZABALOTEGI ARETOKO ARDURADUN LANPOSTUA BETETZEKO DEIALDIA
2014ko abenduaren 11n egindako froga praktikoan izangaiek lortutako behin- behineko emaitzak honako hauek dira:
|
|
Igandean, 17 bikote Euskadiko Dantza Solte Txapelketan
komunikazioa-k Og, 2014-12-11 19:46-n bidalia
Igande honetan, abenduaren 14an, 17 bikotek lehiatuko dute, XXXVII. Euskadiko Dantza Solte Txapelketan, Bergarako Udal frontoian arratsaldeko 18:00an.
Txapelketan parte hartuko duten bikotean 16 urtetik beherakoak izango dira, eta Fandangoa eta Arin-Arina dantzatuko dituzte, trikitilarien laguntzarekin-
Izena eman duten bikoteak hauek dira:
Zabalotegiko laguntzaile lanpostua. Froga praktikoaren emaitzak
komunikazioa-k Az, 2014-12-10 15:06-n bidalia
ZABALOTEGI ARETOKO LAGUNTZAILE… LANPOSTUA BETETZEKO DEIALDIA
2014ko abenduaren 10ean egindako froga praktikoan izangaiek lortutako behin behineko emaitzak honako hauek dira:
|
|
2 elektrikari ofizial: froga praktikoaren emaitzak
komunikazioa-k Az, 2014-12-10 14:59-n bidalia
2 ELEKTRIKARI OFIZIALEN LANPOSTUAK BETETZEKO DEIALDIA
2014ko abenduaren 9an egindako froga praktikoan izangaiek lortutako behin behineko emaitzak honako hauek dira:
|
|
Obra eta Zerbitzuetako Burua. Behin behineko emaitzen aldaketa
komunikazioa-k Az, 2014-12-10 10:35-n bidalia
OBRA ETA ZERBITZUEN BURU PLAZA BETETZEKO DEIALDIA
2014ko azaroaren 27an egindako bigarren frogaren behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, azterketaren aurkako erreklamazioak jaso dira udal honetan.
Erreklamazioak aztertu eta erreklamazio idatzian jasotako hainbat bidezkoak direla eta ontzat eman ditu epaimahaiak eta horren eraginez behin behineko emaitzak aldatu egiten dira. Honen bidez gaur bertan aho batez onartutako behin betiko emaitzak argitaratzen dira:
Gabonetarako, traste hori konponduta!! Asteazkenean Kafe Konpon
komunikazioa-k Ar, 2014-12-09 09:10-n bidalia
Asteazkenean, urte honetako KafeKonponen azken hitzordua…
Gabonetako arbolaren argiak ez dabiltzala? Gabonetako bazkari-afariak prestatzeko batidora ez dabilela? Haurrei ganbaran daukazun jostailu berezi hori konpondu eta oparitu nahi diezula??
Etorri asteazkenean 16:00ean KafeKonponera, San Joxepe elkarteko 1. pisura.
Kafe goxoa hartu eta denetarik konponduko dugu guztion artean!!
Gabon Kontzerturako sarrerak salgai, abenduaren 11an hasita
komunikazioa-k Or, 2014-12-05 16:48-n bidalia
2014/12/20an, gaueko 22:30ean, Udal pilotalekuan egingo den Gabonetako Kontzerturako sarrerak abenduaren 11n, osteguna, salgai jarriko dira.
Aste honetan hasiko dira Udalaren 2015eko egutegia banatzen
komunikazioa-k Or, 2014-12-05 16:27-n bidalia
Urtero bezala, aurten ere, Bergarako Udalak herritarren fotografiekin osatutako egutegia argitaratu du. 2015eko egutegiaren gaia ura izan da eta aste honetan hasiko dira banatzen.
Egutegia etxe guztietara banatuko da eta herritarrei eskatzen zaie banatzaileei ataria zabaltzeko kanpoan utzi beharrik ez izateko. Egutegiak, ahal dela, buzoietan sartuko dira eta, hala egin ezin den kasuetan, bizilagunei eskatzen zaie bakoitzak bakarra hartzeko.