LABEGARAIETA KIROLDEGIKO BOULDERRA, erabiltzeko arauak.

IRAILAREN 17tik aurrera LABEGARAIETAKO BOULDERRA ERABILTZEKO EZINBESTEKO IZANGO DA; AGORROSINGO ABONATUA IZATEA, POL POLeko ESKALADORE TXARTELA IZATEA EDO SARRERA ORDAINTZEA.
Boulderraren erabilera
• Erabilera mugatua Agorrosingo abonatuentzako edota eskalatzaile txartela duten, Pol Poleko kideentzako, edo eguneko sarrera erosten dutenentzako.
• Ezinbestekoa da eskalatzeko oinetakoak.
• 14 urtez beherakoek , heldu batekin egon ezean, ezin dute boulderra erabili.
• Hau da ez da jolas gunea.
Utilización del boulder

Zer da permuta eta zergatik egingo da?

Bergarako plazan Gipuzkoako eraikinik esanguratsuenetarikoa kokatzen da, Errege Seminarioa, bertan izan ziren Ilustrazio garaian ikerlari famatuak eta bertatik bideratu zen hein handi batean Gipuzkoaren berpizkunde ekonomiko eta kulturala.

Harrezkero, urte luzeetan zehar, Errege Seminarioa estatuarena izan da, nahiz eta erabiltzaile nagusiak Aranzadi ikastola eta UNEDa izan diren. 2008an Espainiako estatuak UNED-Bergara Fundazioari saldu zion eraikina eta honek Aranzadi ikastolari berak zerabilen zatia utzi zion 75 urtetarako.

Udalak Arrizuriaga jauregia Errege Mintegiagatik permutatzeko Diputazioaren 1,7M €ko diru laguntza jaso du

• Diputazioak 1.717.000 €ko laguntza eman dio Udalari

• Bergararako, oso pozgarria den albistea da, Udal Gobernuaren iritziz

• Udalak, Arrizuriaga jauregia eta Diputazioako laguntza oso hau emango dio UNEDari Errege Mintegiaren truke

• UNEDak bereak egingo ditu Arrizuriagako obrak Udal Gobernuaren iritziz

 

GARBIKETA ASTEA DELA ETA AGORROSIN ITXITA IRAILAREN 8tik 14ra

Hilaren 8tik 14ra, Agorrosingo kirol gunea itxita egongo da, garbiketa orokorra egin ahal izateko. Taberna ere itxita egongo da. Harrera zabalik egongo da informazioa eta izen ematea egin ahal izateko, astelehenetik igandera 12etatik 19.00etara.
Aste osoan zehar kanpoko igeritokia ZABALIK egongo da, astegunetan 15:00etatik 20:00etara, eta asteburuan 12:00etatik 20:00etara. Sarrera ipintza futbol zelaitik izango da.
Irailaren 14an amaiera emango diogu udako denboraldiari, eta kanpoko jolas igeritokia itxiko dugu.

Kirol jardueretan parte hartzeko izan ematea zabalik

2014/15 kirol jardueretan izena emateko epea zabalik dago.

Irailaren 10ean zozketa egin ondoren, zerrendak Agorrosinen edota ww.agorrosin.net web orrian kontsultatu daitezke eta izena ematen jarraituko ahal da.

Irailaren 17tik 23ra, sustapen astea, aukera izango da jarduerak frogatzeko dohainik, baina beharrezkoa izango da izena ematea.

Irailaren 24tik aurrera, gimnasioko eta igeritokiko ikastaroak martxan jarriko ditugu. Berritasun bezala aipatu daiteke aurten: Crossfit eta Hipo-pilates eskainiko dela.

Agorrosin itxita, 8tik 14ra, kanpo igerilekuak ezik

Hilaren 8tik 14ra, Agorrosingo kirol gunea itxita egongo da, garbiketa orokorra egin ahal izateko, kanpo igerilekuak ezik.Taberna ere itxita egongo da.

Harrera zabalik egongo da informazioa eta izen ematea egin ahal izateko, astelehenetik igandera 12etatik 19.00etara.

Aste osoan zehar kanpoko igeritokia ZABALIK egongo da, astegunetan 15:00etatik 20:00etara, eta asteburuan 12:00etatik 20:00etara. Sarrera Ipintza futbol zelaitik izango da.

IRAILAREN 10EAN KAFEKONPON

Udako etenaldiaren ondoren indarberrituta dator KafeKonpon egitasmoa. Datorren irailaren 10ean, hileko bigarren asteazkena, elkartuko da beti bezala San Joxepeko 2. solairuan arratsaldeko 16:00tik aurrera. Zatoz, ekarri etxetik hondatuta daukazun tresna eta guztion artean, kafe goxoa hartuta konponduko dugu… Dauzkagun gauzei duten balioa emateko… erabili, berrerabili, konpondu eta berriz erabili!!! ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

Orriak