“Kotxea garajean” programan parte hartzeko aukera zabalik
komunikazioa-k Al, 2014-12-22 10:25-n bidalia
Urtebete pasatu denean “Kotxea garajean” egitasmoa indarrean jarri zenetik, Udalak 2015 urterako ere “Kotxea garajean” egitasmoan parte hartzera deitzen ditu herritarrak, batez ere erdialdekoak. Izan ere, garajea duten guztiek “kotxea garajean” erabiliko balute, 464 aparkaleku geratuko lirateke libre erdiguneko kaleetan.
Etxebizitzak eman/hartu errentan Bergarako aukerekin
komunikazioa-k Ig, 2014-12-21 10:42-n bidalia
Udalak Bergarako etxebizitza hutsen merkatua areagotu nahi du eta horretarako Bergarako propioa den programa bat gauzatu du, Etxebizitzak bergaratzen lemapean.
Programa horrek hainbat laguntza gauzatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzak dituen Bizigune eta Asap laguntzak osatzera dator.
Hemen jarraian programaren aurkezpena.
Gazte zein nagusi, Gabonak ekintzez beteta datoz.
komunikazioa-k Or, 2014-12-19 10:41-n bidalia
KULTUR EKITALDIAK EGUNEZ EGUN
Oharra: Haur eta gaztetxo programa ikusi nahi izanez gero sakatu hemen
2014/12/19 |
* Virginia Imaz-en “Nire etxea” ipuin kontaketa saioa. Sarrera doainik |
Agorrosingo kiroldegian, bizikidetza hobetzeko kanpaina abian jarriko dugu.
iugarteburu-k Az, 2014-12-17 09:38-n bidalia
Jakina da herritar asko hurbiltzen direla egunero Agorrosingo instalaziora, lan egunetan 1000 lagun inguru. Kopuru eder hauek kontutan izanik gero eta garrantzitsuagoa da portaera egokia izatea, bizikidetza egokia izan dezagun.
Abian jarri dugun kanpainarekin, erabiltzaileei gogorarazi nahi diegu guztion ardura dela, portaera egokia izatea eta arauak errespetatzea.
Azken garaian antzeman ditugu hainbat jarrera desegoki eta 2015. urtera begira zuzentzeko asmoa dugu.
Baztertu nahi ditugun jarreren adibide batzuk :
Obra eta Zerbitzuetako burua. Azaroaren 27an egindako bigarren frogaren puntuazioaren egokitzea
komunikazioa-k Ar, 2014-12-16 16:44-n bidalia
OBRA ETA ZERBITZUEN BURU PLAZA BETETZEKO DEIALDIA
2014ko azaroaren 27an egindako bigarren frogaren behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, azterketaren aurkako erreklamazioak
jaso dira udal honetan.
Erreklamazioak aztertu eta erreklamazio idatzian jasotako hainbat bidezkoak direla eta ontzat eman ditu epaimahaiak eta horren eraginez
behin behineko emaitzak aldatu egiten dira.
Larunbat honetan Napar Feria San Antonion
komunikazioa-k Ar, 2014-12-16 12:13-n bidalia
Azpian Nafar Feriaren karteal. Programa osatuagoa nahi izanez gero, sakatu hemen bertan
Haur eta gaztetxoentzako Gabon programa. Aurten bai ederto!!
komunikazioa-k Ar, 2014-12-16 11:20-n bidalia
Udalaren 2015eko egutegiak Udaltzaingoan jaso litezke
komunikazioa-k Al, 2014-12-15 12:49-n bidalia
Dagoeneko banatu da Bergarako Udaleko 2015eko egutegiaren kaleko banaketa. Egutegiak buzoietan utzi dira baina jakin badakigu atari bakarren batean ezin izan direla laga, aterik ez zaielako banatzaileei zabaldu.
Hala, beraz, gabe geratu direnek edo ale gehiago nahi dituztenek Udaltzaingoan jaso ahal izango dituzte.
Baserri-auzoetako banaketa auzo-alkateek egingo dute datozen egunetan. Auzo-alkaterik ez duten auzoetako bizilagunek, berriz, Udaltzaingora etorri eta bertan jaso ahal izango dituzte.
Merkatu eta Merkatu Txikia. 2014ko 4. hiruhileroko tasen kobrantza
komunikazioa-k Al, 2014-12-15 10:01-n bidalia
UDAL DIRU-BILKETA
KOBRANTZA IRAGARKIA
Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2014ko laugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
Ø 2014ko abenduaren 17tik 2015eko otsailaren 17ra
Lekuak eta medioak:
Hondakinen bilketa Eguberrietan
komunikazioa-k Or, 2014-12-12 19:00-n bidalia
Hondakinen bilketa Eguberrietarako honela geratzen da herritar, komertzio eta industriarentzakoentzako.
Komertzio eta Industriak ikus taula hau komertzio-industria2.doc
Herritarrak arau hauek jarraituko dituzte:
Abenduaren 24 asteazkena: Gaueko bilketa eguerdian egingo da, beraz, konpresak, pixoihalak etab… eguerdiko 13:30etarako atera beharko dira.