Gogoratu!! Atera eta bidali argazkiak udal egutegirako, 25an aurretik

• Gaia: URA

• Edozein lekutan ateratakoak, Bergara-rekin loturaren bat eskatzen da

• Irailaren 25erarte epea zabalik

• Aukeratuak ordainduak izango dira

Bergararron artean ezaguna denez Udaleko Euskara batzordeak hainbat urte daramatza gure herriari eta tradizioei buruzko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen.

Azken urteotan herritarren argazkiekin osatu izan da egutegia eta, aurten ere, 2015ko eguteagiari begira, deialdi irekia da.

3an, iraileko lehen eguazteneko azoka Oxirondon, parrillada eta guzti

• Bertako baserriko produktuak seietatik bederatzietara

• Irailean gure ortuak beteen

• 19etan Baratzeko Onenarekin parrillada

Datorren eguaztenean, irailaren 3an, hileko lehen eguazteneko azoka egingo da Oxirondon. Betiko moduan, arratsaldeko seietan hasi eta bederatziak arte iraungo du.

Animatu San Martin danborradan parte hartzera. Etor entsaioetara!!!

 

 

Kaixo:

 

Badatoz San Martinak! Eta San Martinekin danborrada… eta entsaioak!!!

 

Hauexek dira danborradetako entsaio egunak:

 

-Irailak 1,2,3,8,9,10 (iraileko lehenengo bi asteetako astelehen, astearte eta asteazkenak)

 

-19:00 Haurrak – 4 urtetik gorakoek bakarrik parte hartu ahal izango dute.

 

-20:00 Helduak.

 

-Entsaioak seminarioko karpan izango dira.

 

Energia eta Elektrizitatea eta Smart City ikastaroak Mankomunitatean

Ikastaro berri bi antolatzen ditu Mankomunitateak

Energia eta elektrizitateko oinarrizko ikastaroa

  • Edukiak: Instalazioak, eskaera energetikoa eraikinetan, argiteria, energia berriztagarriak, energiaren eraginkortasuna
  • Iraupena, ordutegia: 100orduko luzapena, goizez edo arratsaldez egunero 3,5 ordu, urria eta azaroa bitartean
  • Plazak: 15
  • Betebehar berezia: Euskaraz edo gaztelaniaz hitz egiteko eta ulertzeko gaitasuna izatea.

 

LANBIDEren laguntzak aurten sortutako enpresa-jarduerentzat

 

LANBIDEk argitaratu du aurten sortutako enpresa-jarduerentzat laguntza programa. Epea oso motza da eta laguntza egongo da fondoak agortu arte, beraz, interesatuta bazaude, komenigarria da  eskaera  ahalik eta azkarren aurkeztea LANBIDEn.

ONURADUNAK:

  • Aurtengo ekitaldian (2014ko urriaren 18a baino lehenago) enpresa jardueraren bat hasi duten pertsona ekintzaileak.

LAGUNTZA:

Orriak