Martoko gizarte etxeko komunak berritu eta egokitu dira, erabiltzaileen irisgarritasuna hobetzeko asmoz. Lanak Construcciones Artzamendi enpresak egin ditu eta 24.975 euroko aurrekontua izan du. Hilabeteko lanak amaituta, gizarte etxea zabalik da berriro eta udan 16:00etatik 20.00etara irekita egongo da.

Bergarako Udalak instalazio eta eraikinak egokitzen jarraitzen du eta Zabalotegiko aretoan eta txiki txokoan ere lanak egitea aurreikusten da. Honela, Zabalotegiko aretoan zorua aldatzeko obrak hasi dira, izan ere, oso egoera txarrean zegoen eta guztia jaso da. Dena jasota, zoruaren egoera txarra galdarak ura galtzen zuelako zela ohartu da Udala. Carpinteria Arregi ari da zorua aldatzeko lanak egiten eta 8.606 euroko aurrekontua du.

Azkenik, Zabalotegiko txiki txokon berogailua aldatzea erabaki da. Obra Fotaneria Wangeneberg-ri adjudikatu zaio 9.846 euroko aurrekontuarekin eta lanak noiz hasiko diren zehaztu gabe dago oraindik. Hala ere, txiki txoko orain arte bezala zabalik egongo da udaran 16:00etatik 20:00etara bitartean.