Bihar, Lehen Eguazteneko Azokan, salda eta berekatz sopa
komunikazioa-k Ar, 2015-01-06 09:42-n bidalia
Bihar, urtarrilaren 7an, ospatuko da Oxirondon urte berri honetako lehen Hileroko Lehen Eguaztenekoko Azoka, arratsaldeko 18:00tan hasi eta 20:30etan amaituta.
Ohi denez, baserritarren eta bertako produktuak egongo dira erosgai, neguko ortuariak eta beste zenbait elikagaiere eskainiko dituzte.
Haurrentzako eskulanak ere egongo dira eta, guztiontzako, salda eta berekatz sopa ederrak eskainiko dira dastatzeko.
Bihar, bertan, elkar ikusi arte!!!
Urtarrileko Kultura Gida argitaratu da
komunikazioa-k Or, 2015-01-02 17:41-n bidalia
Ikus hemen gida kg_urtarrila15.pdf
Errege bezperarako autobus zerbitzu berezia. Ordutegi berriak!!!
komunikazioa-k Or, 2015-01-02 17:10-n bidalia
Bergarako Udalak, Errege bezperarako, urtarrilak 5, astelehena, autobus zerbitzu berezia antolatu du.
Horrela inguruetako jendeak erosoago izango du Bergara etorzea.
Egin hemen click autobus ordutegia ikusteko. Argi!! ordutegi berria da
Geltokiak ondorengoak izango dira:
- Eibar: Estazioan.
- Soraluze: Zentroa / Estazioa.
KZguneak urtarrilerako antolatutako ikastaroak
komunikazioa-k Or, 2015-01-02 11:48-n bidalia
-
2015/01/08:
- Facebook basikoa (2 ordu): 09:00-11:00
- Facebook basikoa (2 ordu): 16:00-18:00
Frontoian eta Labegaraietan Jolas parkeak martxan
komunikazioa-k Or, 2015-01-02 11:05-n bidalia
Gaur irekiko da Frontoian eta bihar Labegaraitean, Gabonetako Jolas parke bana.
Frontoiko Jolas parkea 8 urtetik beherakoentzako dago gomendatua eta gaur, bihar eta etzi, urtarrilak 2,3, eta 4ean, egongo da irekita.
Larunbatean irekiko da Labegaraietako Jolas parkea, 8urtetik gora dutenentzako da egokia, urtarrilaren 3, 4 eta 5ean egongo da martxan (5ean goizetik bakarrik).
Parke bien ordutegia, goizeko 11etatik 13etara eta arratsaldeko 17etatik 20etarakoa izango da. Sarrerak 3€ balio du eguneko eta hiru egunetakoak 7€.
Berri pozgarria: Candyn akordioa lortu dute
komunikazioa-k Ar, 2014-12-30 11:45-n bidalia
Berri pozgarria etorri zaigu Candy-Hooverreko langileek lortuko duten akordioarekin.
Era berean, akordioak ahalbideratzen du enpresak jarduera langileei uzteko bidea erraztea, horretarako Diputazioak eta jabegoak bere negoziaketak burutu eta adostasuna bilatu beharko badute ere.
Hemen prentsak jasotako albistearen gaineko zenbait link,
Calahorrako eskaerari erantzunez Udal Gobernua bertako prozesioan izan da
komunikazioa-k Ig, 2014-12-28 11:27-n bidalia
2014. urtean burututako lanen Memoria
komunikazioa-k Ar, 2014-12-23 12:11-n bidalia
Bergarako Udal Gobernuak, 2014. urtean burututako lanen memoria herritar guztien esku jartzen du.
Memoria interaktikoa denez, arloz arloko loturen bitartez mapan lanon kokapena ikus daikete. (Lanen zerrenda testuan bakarrik ikus nahi izanez gero sakatu hemen)
Gabon zoriontsuak eta 2015 oparoa Udal Gobernuaren izenean
komunikazioa-k Ar, 2014-12-23 10:58-n bidalia
Gabonetan, 24 eta 31an, etxeetako gaueko hondakin bilketa eguerdira aurreratuko da
komunikazioa-k Ar, 2014-12-23 10:19-n bidalia
Gabonetan hondakin bilketa zerbitzuan hainbat aldaketa daude, etxeetako bilketan zein industria eta komertzioetakoetan.
Etxeetako bilketan, Abenduaren 24 eta 31an, asteazkenak: Gaueko bilketa eguerdian egingo da, beraz, konpresak, pixoihalak etab… eguerdiko 13:30etarako atera beharko dira.
Etxeko hondakin handien bilketa (altzariak, koltxoiak, etxetresna handiak….): Abenduaren 23 eta 30ean egingo da, ohiko zerbitzua mantenduz. Gogoratu aurrez 943 711938 telefonora deitu behar dela abixua emateko.