San Kristobal jaietarako taxi zerbitzua erraztuko du Bergarako Udalak

San Kristobal jaietan autoaren erabilera murriztu asmoz, Bergarako Udalak taxi zerbitzua eskainiko du herriko taxi gidarien laguntzarekin.

Horrela, erabiltzaileek 5 euro ordainduko dituzte zerbitzu bakoitzaren truke, eta Udalak 9 euro ordainduko ditu.

Hauek dira erabilgarri egongo diren taxiak:
627533457
617429745
699348688

2025eko Udal Egutegirako argazkiak aurkezteko epea ireki du Bergarako Udalak

Urtero bezala, 2025eko egutegia ere herriko argazkizaleen argazkiekin hornitu nahi litzateke. Zenbait urtez jarri izan da aurkeztu beharreko argazkientzako gaia baina azken urteetan gaia libre utzi izan da. Hala ere, eta kontuan hartuta, 2025ean Laboratorium museoak 10 urte beteko dituela, proposatzen da urte horretako egutegia museoarekin lotzea. Argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 25a izango da. Hala, beraz, 2025eko egutegirako argazkiak aurkezteko honako baldintzak ezarri dira:

· GAIA: LABORATORIUM. 10. urteurrena.

Bergarako Udalak “aldaketatik eraldaketarako pausoak” ematen dabilela adierazi du legegintzaldiaren lehen urteurrenean

Legegintzaldia hasi zenetik eta urtebetera balorazio positiboa egin du Bergarako Udaleko gobernu taldeak, “aldaketatik eraldaketarako” plangintza osatuz eta “eguneroko arazoetaz ahaztu barik eta proposamen berriei helduz”. Gorka Artola alkatearen hitzetan, “lehen urte hau plangintza estrategikoaren lekuko izan da, funtsezko erronkak identifikatuz eta Bergara inklusiboagoa, iraunkorragoa eta dinamikoagoa izateko oinarriak ezarriz”.

Zabor, Estolderia eta Ura tasen erreziboak ordaintzeko epea ireki du Bergarako Udalak

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu 2024ko bigarren hiruhileko Zabor, Estolderia eta Ura tasen erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

·  2024ko uztailaren 10etik  2024ko irailaren 10era

Lekuak eta medioak:

· Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2024ko irailaren 10ean.

‘Automatak: Mekanismo magikoak’ erakusketa inauguratu du Bergarako Laboratorium Museoak

Uztailaren 1etik urriaren 11arte, ingeniaritzaren eta giza sormenaren bihotzera egindako bidaia liluragarri bat eskainiko du Laboratorium Museoak antolatutako "Automatak: mekanismo magikoak" erakusketak.

Erakusketa honek gaur egungo roboten aurrekoen sekretuak azaltzen dituzten hamabi pieza eder aurkezten ditu. Automata bakoitza, espeka-sistema, pinoi, palanka eta engranaje-sistema konplexu eta xelebreen bitartez animatu da, magia eta mekanika elkarlotzen ziren garaira ermanez.

UEMAk bultzatutako 'Bertatik Bertara' egitasmoarekin bat egin du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak bat egin du aurten ere UEMAk bultzatutako Bertatik Bertara egitasmoarekin. Herrira etortzen diren bisitariak eta herriko ostalariak, tabernariak eta bezeroak euskara gehiago erabiltzera animatu nahi dira kanpainaren bitartez. Horretarako, kanpainan parte hartu nahi duten ostalariei manteltxoak banatuko zaizkie eta bisitariendako esku-orriak banatuko dira.

LGTBI+ pertsonen eskubideen nazioarteko egunaren harira, Bergarako udalbatzaren adierazpena

Ekainaren 28an, LGTBI kolektiboaren, Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren aldeko Nazioarteko Egunean, aniztasunetik, eskubide eta bizikidetzarekin dugun konpromisoa berresten dugu, eta kolektibo honen eskubide eta askatasunen aitortzan lortutako aurrerapenak ospatzen ditugu. Halaber, egun hau ez da ospakizuna bakarrik, egindako bidea eta oraindik benetako berdintasuna lortzeko egin behar den lana gogorarazteko ere bada.

Uztaileko ostiraletan musikaz blaitzeko aukera

Udan kultur eskaintza oparoa eskaintzen da Bergaran eta uztailean, bereziki, ostiraletako musika emanaldiek dute protagonismoa.

Ohikoa denez, Berumuga musika zikloak musika beltzaren munduko puntako taldeak ekartzen ditu eta aurten ere bide beretik jo du Bergarako Udalak Gaztelupeko hotsak elkartearekin elkarlanean osatutako kartelak.
Espoloian gaueko 22:00etan izango diren kontzertuei hasiera emango diena The Wynntown Marshals talde eskoziarra izango da, datorren asteko lehen ostiralean, uztailak 5.

Orriak