Aste bukaeran hasiko dira Ibargaraiko autobus geltokitik Urteagarantz joango den bidegorriaren lanak
Bergarako Udala-k Al, 2023-06-12 13:20-n bidalia
Aste honen amaieran hasiko dituzte Ibargaraiko autobus geltokitik Urteagarantz joango den bidegorriaren lanak. Obra zatika egingo dute eta zenbait eragozpen sortuko ditu lanek irauten duten bitartean.
Lehenik, ondoko eraikinen espaloiak berrituko dituzte. Tarte bakoitzeko lanak egin bitartean, moztu egingo da oinezkoen pasabidea. Bestalde, ibilgailuentzat bi norabideak mantenduko dira, baina bidea metro bat estutuko da norabide bakoitzean lanak egin ahal izateko. Behin-behineko seinaleak ezarriko dira.
Hasi dira Zabalotegiko Txiki Txokoaren inguruko hiritartze lanak
Bergarako Udala-k Og, 2023-06-01 09:53-n bidalia
2021ean herri-hezitzaileen taldeak partaidetza prozesu batean bitartez diseinatu zen Zabalotegi Txiki Txokoaren inguru berria, eta hasi berri dira hiritartze-lanak. Oinherri herri hezitzaileen sareko kide da Bergara, eta horren filosofiari jarraituta egin zen gunearen diseinuaren prozesua.
Hiritartze-lanak bi ataletan banatzen dira: batetik, kioskoa birgaituko dute, asfaltatze lanak egingo dituzte eta azpiegitura (ura, argiteria…) berrituko da. Lan horiek hiruzpalau hilabete iraungo dute, Artzamendi SA enpresak egingo ditu eta 110.788,45 euroko (BEZ barne) kostua izango dute.
Basarterako bidea itxita egongo da hiru egunez hainbat ordutan martxoaren 8tik aurrera
Bergarako Udala-k Ar, 2023-03-07 15:02-n bidalia
Martxoaren 6rako aurkeztu behar dira lorezaintza brigadarako lorezain ofizialerako eskaerak
Bergarako Udala-k Ar, 2023-02-28 12:53-n bidalia
Deialdia, oinarriak, eskaera orria... HEMEN.
Boluko igogailu publikoak egun osoan egongo dira erabilgarri
Bergarako Udala-k Ar, 2023-01-24 07:00-n bidalia
Ibargaraiko lur azpiko aparkaleku publikoa itxita irailaren 19an eta 20an
Bergarako Udala-k Or, 2022-09-16 16:38-n bidalia
Hainbat lan egingo dira aste honetan Basarte eta Eskusarte kaleetan
Bergarako Udala-k Al, 2022-09-05 10:00-n bidalia
Larunbat goizean, tarte batean, Mariaren Lagundia Ikastola ondoko bidea itxita egongo da oinezkoentzat
Bergarako Udala-k Og, 2022-07-14 12:23-n bidalia
Zubieta kaleko lanen bigarren fasea hasi da
Bergarako Udala-k Ar, 2022-07-05 13:26-n bidalia
Bolua auzoko igogailuetarako pasabideak berritzeko lanak astelehenean, uztailak 4, hasiko dira
Bergarako Udala-k Or, 2022-07-01 09:32-n bidalia