admin-k Og, 2013-10-24 09:47-n bidalia
Azken urteetan ohi duenez, Bergarako Idazle Eskolak ikasturte hasieran ibilaldi literarioak antolatzen ditu, euskal literaturaren berri izateko herriak eta tokiak ezagutuz. Orexan Orixe, Telesforo Monzon Bergaran, Bitariano Gandiaga Arantzazun eta abar.
Aurtengoan, urriaren 26an, Arrasate izango da txangoaren jomuga. Jerardo Elortzak gidatuta Idazle Eskolako ikasleak, eta bestelako kideak, ertaroan Arrasateko erreketatik sortutako kantuekin hasita, Debagoieneko udalerri honek eman duen lekukotasun literarioaren berri jasoko da.
Goizeko10etan Kulturaten izango da hitzaldia. Ondoren, eguerdira bitarte, Arrasaten barrena ibiliko dira, hainbat idazleren berri jaso eta bere hainbat testu irakurriz.