admin-k Al, 2013-10-14 10:11-n bidalia
Sari banaketa 20:00tatik aurrera izango da Aroztegi aretoan. Erakusketa urriaren 18tik azaroaren 3ra arte izango da irekita.
Aurtengo XII Kirol argazki lehiaketako emaitzak ezagutzera eman ditu jada epaimahaiak. Aurtengo edizioko zuri beltzeko argazki hoberena Legorretako Xabier Mataren Travesia 3
argazkia izan da. Koloretan aldiz, Berangoko Javier P. Fdez. Ferrerasen Carrera de vacas II
irudia.
Guztira, 133 argazki jaso dira aurten, 54 zuri beltzean eta 79 koloretan. 18 bergararrek hartu dute parte edizio honetan argazkiak aurkeztuz.
Sari banaketa egubakoitzean izango da 20:00tatik aurrera Aroztegi aretoan, eta bertan izango dira saritutako argazki guztiak. Erakusketari dagokionez, urriaren 18tik azaroaren 3ra arte izango da irekita nahi duen orok argazki horietaz disfrutatu ahal izateko.
Argazki lehiaketako saridunak:
Zuri-beltzean:
- Lehen saria: Travesia 3. Xabier Mata. Legorreta.
- Bigarren saria: Gasteiz. Aritz Ugarte. Bergara.
- Hirugarren saria: Gimnasia ritmica I. Jose Agustin Gurruchaga. Bergara.
- Herriko saria: Aitor Pico Royotik jaisten. Benito Cantero.
Koloretan:
- Lehen saria: Carrera de vacas II. Javier P. Fdez. Ferreras. Berango
- Bigarren saria: Ready for surfing. Manu Barreiro. Beasain.
- Hirugarren saria: Salto de vallas. Xabier Mata. Legorreta
- Herriko saria: Water polo. Jose Agustin Gurruchaga. Bergara.