Etxebizitza hauen erosketaren zozketan parte hartzeko interesa dutenek eskaerak 2013ko uztailaren 17a arte aurkeztu ahal izango dituzte Udaletxean.

Dagoeneko argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Bergarako Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren 24-B areako B partzelan (Erregetxo deituriko eremu-orubean) eraikiko diren 12 babes ofizialeko etxebizitzen (garajearekin batera) zozketa eta Plan Orokorraren 24-B areako eta 24C.1 exekuzio unitateko B eta C-1 partzeletan eraikiko diren babes publikoko erregimen tasatuko 13 etxebizitzen (garajearekin batera) zozketa arautuko duten oinarriak.

Zozketan parte hartzeko

Zozketan parte hartzeko interesa dutenek eskaerak 2013ko uztailaren 17a arte aurkeztu ahal izango dituzte Udaletxean.

Horrez gain, informazio osoa, planoak eta prezioak, eta dokumentazioa jasotzeko Udaleko Bulego Teknikora (Udaletxeko 2. solairura) jo dezakete.