Herritarrei, balkoietan beraien herrialdeko bandera eta ikurrina jartzera gonbidatzen zaie Udaletik.

Udalak, datorren otsailaren 23an, larunbatean, Bergarako San Martin plazan eguerdiko 13:00etan, Ikurrinari egingo zaion omenaldian parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Dakizuenez, Bergarako Udalak Espainiatik agindua jaso du Espainiako bandera udaleko toki ikusgarri eta lehentasunezko batean jartzeko; hala egin ezean zigorra jasoko duela eta.

Bergarako udal gobernuak inposaketa hau salatu nahi du eta herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu.

Hori dela eta, asteburu honetan, herritarroi, balkoietan zeuen herrialdeko bandera eta ikurrina jartzera gonbidatzen zaizue, herri eta pertsona guztien naziotasuna aldarrikatzeko eskubidea azpimarratuz, eta denok batzen gaituena ikurrina dela erakutsiz.


Arloa: