txikia.jpg

Herriko artistek arte lanak propio egin dituzte herriko denda hutsen erakusleihoetan kanpoko zein barruko aldean jartzeko. Ekainaren 23an, San Juan Suaren aurretik ekingo zaio lanak erakusteari. Sura iritsitakoan, artistek hainbat arte lan botako dute sutara.

Udalak bertako BEART Arte Elkartearekin bultzatu duen Bergarako Hirigune Historikoa Koloretan proiektua guztiontzako ikusgai egongo da ekainaren 23tik aurrera. Arratsaldeko 7etan egingo den inauguraziorako ibilaldian alde zaharreko eraikinetako erakusleiho hutsetan kanpoaldean jarri diren arte-lanei estalkia kenduko diete, guztiok goza ditzagun margoekin, zerakimekin, tailekin eta argazki lanekin.

Bergarako artistek konpromiso sendoa hartu dute eta proiektu honetarako propio egin dituzte lanak. Saltzeko aukera izango dute, baina hori gertatzean hutsunea berriz ere bete beharko dute beste arte-lan batekin.

Ekimen honen bitartez, artearen balioa atera nahi da gizartera eta bertako artisten lana ezagutzera eman. Bergaran oso errotuta dago artearen jarduna eta horren erakusle BEART Bergarako Arte Elkartea da nazioarteko erakusketak egin dituzten artistak dituena.

Ekainaren 23an egingo dutenez inaugurazio ekitaldia, 22:30etan herriko plazan piztuko den San Juan Sua aprobetxatuko dute herritarren aurrean artearen balioa aldarrikatzeko eta guztien aurrean hainbat koadro jaurtiko dute sutara gau magiko horretan.

Argazki gehiago hemen

Egitarau osoa

  • 19:00 BILKURA ETA ARGAZKIA SAN MARTIN PLAZAN artistak, lokalen jabeak, Udaleko teknikariak, poltikoak eta lagunak.
  • 19:15 ARTEKALEN HASITA, ARTELANEI ESTALKIA KENTZEA. Alkate jaunak emango dio hasiera ekitaldiari, taldeko artista beteranoenaren margolanari estalkia kenduz. Alai Taldeak kantu bat eskainiko digu. Horrela joango gara kalez-kale, artista bakoitzaren artelana agirian jarriz eta artista txalotuz.
  • 19:30 GELDIUNETXOA ARTEKALEN. Kale honetan jarri diren 17 artelanez gozatzeko eta Raizabal gozotegiak ekitaldi honetarako salgai jarriko dituen hojaldretxoa eta tragoa dastatzeko aukera izango dugu.Harruriagatik zehar jarraituz...
  • 20:30 BARRENKALEN GELDIUNETXOA, IRIZAR/GASPAR Artelanez gozatu, lagunekin berriketan egin eta zerbait hartzeko aukera.
  • 21:00 PLAZAN GELDIUNETXOA Alai Taldeak KANTA bat, eta jarraitu.
  • 21:15 BIDEKURUTZETAN GELDIUNETXOA RIKARDO OTAO zenari ohorezko agurra egingo diogu artisten eta Udalaren izenean . Bergarak izan duen marrazkilari bikainetariko baten obrak jarriko dira agerian.Nahi duenak zerbait hartzeko aukera.
  • 21:45 SAN PEDRO KALEA 12ko ERAKUSLEIHOAN GELDIUNEA. Artisten SINADURA. EZARTZE EKITALDIA.
  • 22:00 MUNIBE PLAZA ARTISTA BAKOITZAREN OBRAREN BILAKAERAri BURUZKO DVDa PROIEKTATUKO DA. Hirigune Historikoko tabernariek egindako tortilla pintxoak janaz ikusi ahalko dugu.
  • 22:30 S. Martin Plazan SAN JUAN SUA. San Martin Plazan urtero egiten den SUTARA BEREN LANAK JAURTIKO DITUZTELA adierazi digute hainbat artista bergararrek.

Arloa: