Bergarako udal-artxiboak herritarren parte hartze zabala eskertu nahi du, izan ere, bisitariei laguntza eskatu zaie erakutsi diren argazkiei buruzko informazioa osatu ahal izateko, bereziki, pertsonak identifikaten laguntzeko.

Bergarako Udal Artxiboak "Intxorta 1937" kultur elkartearekin batera antolatutako Bergara 1936 erakusketa, Toribio Jauregiren argazkiekin osatua, ikusgai izan da Aroztegi aretoan martxoaren 30etik apirilaren 29ra arte.

Erakusketa izan ondoren, Aroztegi aretoko datuak aztertuta, erakusketaren balorazioa oso baikorra da: 2.531 pertsona izan baitira bertan. Gainera, Intxortak gerrako gaia ikertzen duen elkarteak hainbat bisita gidatu eskaini ditu, bisitariek hala eskatuta.

Toribio Jauregiren familiraren dohaitza

Bergarako udal-artxiboak dohaintza ugari jasotzen ditu, bai dokumentuena eta baita argazkiena ere. Kasu honetan ere Toribio Jauregiren familiaren dohaintza jaso da.

Honelako ekimenei esker, dudarik gabe, artxiboa aberastu egiten da.

Erakusketa antolatzeko jarraitutako pausoak

Udal artxiboaren helburua, gerra denborako argazki-testigantzak erakustea izan da, iaz gerra garaiko argazkiak digitalizatzeko eta deskribatzeko hartutako erabakiaren harira.

Hala ere, argazkiak erakutsi ahal izateko, aurretik ibilbide luzea egin da.

Dohaitza jasota, negatiboen digitalizazioa eta deskribapena egitea izan da burutako hurrego pausoa. Udal-artxiboan milaka argazki negatibo eta positibo ditugunez, lehentasunak jarri behar dira.

Ondoren, erakusketan jarriko ziren argazkien hautaketa egin zen. Hori Intxorta elkartearen laguntzarekin egin da.

Bisitaren parte hartzea eta laguntza

Argazkiak erakustearekin batera, jendearen laguntza ere eskatu da informazioa jasotzeko eta argazkietan agertzen direnak identifikatzeko.

Horregatik, eskerrak eman nahi ditugu; izan ere, parte-hartze handia izan da eta 60 izen inguru jaso dira. Hala ere, badago oraindik hainbat izenak falta dira; beraz, norbaitek informaziorik badu jo dezala udal artxibora edo Intxorta elkartekoengana.

Laburbiltzeko, erakusketa arrakastatsua izan da, bai ikusle kopuruagatik eta baita jasotako informazioagatik ere.


Arloa: