Sarritan seme-alabak etxera datozenean egunean zehar izan dituzten arazoak ekartzen dituzte (lagunen arteko tirabirak; azterketen edo lanaren presioa; maite duten pertsonen edo harremanen baten galera; kontzientzia-nahasketa , bai gaixotasunagatik bai toxikoen eraginarengatik,). Horren aurrean gurasoen laguntza nolakoa izan daiteke.

Bergarako Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak 12 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoendako ikastaroa prestatu du egoera zailetan jokabide eraginkorrak izateko hainbat jarraibide irakasteko.

Ikastaroa teorikoa eta praktikoa izango da. Bertan ikasiko dira, besteak beste: erlaxazio eta kontzentrazio teknikak; hemen eta orain egoteko formulak; adimen emozionalaren garapenerako teknikak; komunikazio-teknikak; rol jokoak eta simulazioak.

Ikastaroa Erain zentroko ordezkari batek emango du, gazteen osasun Integralean lan egiten duten profesionalak dira.

IKASTAROAREN EZAUGARRIAK:

Talde mugatua izango da, gehienez 15 kidekoa.

Kultur etxean izango da.

Astean bi egunetan, saio bakoitza 2 ordukoa.

Arratsaldeko 6etatik 8etara.

Maiatzaren 14,16,21,23

IZENA EMATEKO ETA EDOZEIN ARGIBIDERAKO:

Telefonoz: 943 77 91 26.

E-mailez: aloidi@bergara.eus

Epea: maiatzaren 2tik 10era.