Uztailaren 28an, zapatua, aurre-denboraldiko partidua jokatuko dute Real Sociedad SAD eta C.A. Osasuna taldeek Bergarako Agorrosin futbol zelaian 18:00etan. Ekitaldi berezi hau Bergararen 750. urteurreneko ekitaldien barruan kokatzen da.

Bergara Kirol Elkarteko Zuzendaritza denboraldi hasieratik zebilen Lehen Mailako partidu bat Agorrosinera ekartzeko lanetan eta azken hilabeteetan Udalarekin elkarlanean aritu da Bergararen 750. urteurrenaren ekintzen barnean sartu ahal izateko. Kluba eta Udala oso pozik azaldu dira jokatuko den partiduarekin: “Herrian bertan Erreala ikusteko aukera ez da gauza erreza eta zale askorengan ilusioa piztu duen partidua da. Are gehiago aulkian entrenatzaile eta analisi tekniko arduradun bergararrak izanda, egun berezia izango da beraientzat ere ziur”.

Harmaila berria

Partiduak berrikuntzak ere ekarriko ditu Agorrosinera. Klubak Udalarekin elkarlanean beste tribuna bat ipiniko du egungoaren parean, ibai aldean. Norgehiagoka eserita ikusi nahi duten zaleek horretarako tokia izateko helburuarekin jarriko dute 300 lagunetik gorako beste harmaila bat partidu egunerako. Harmailaz gain, taberna eta komunak ere ipiniko dira bertan ikuslearen erraztasunerako. San Martin ikastetxeetako jolas tokiak aparkaleku bezala irekiko dira egun horretan autoz etorriko diren zaleentzat.

Sarrerak

Hiru motatako sarrerak izango dira eskuragarri eta ondorengo egun eta lekuetan salduko dira;

Nagusiak 20€

Gazteak (13-18) 15€

Umeak (12 urte arte) 10€

*Klubeko futbol jokalariek 10€-tan erosi ahalko dute euren sarrera.

Salmenta puntuak

Irala kalean

Ostirala 20 18:00 - 21:00

Zapatua 21 11:00 - 13:00

Agorrosineko lehiatilan

Ostirala 27 18:00 - 20:00

Zapatua 28 10:30 - 12:30 16:00 - 18:00

Antzuolan: Larrea tabernan

Soraluzen: Batzoki tabernan

Eranskinak: 
Arloa: