BERGARAKO SUTARGI ABESBATZA 

2017ko martxoan Bergaran sortutako ahots lodien abesbatza da. Horren sustatzailea Aitor Garitano bergarar gaztea da eta taldeko zuzendaritza ere bere esku egongo da. Abesbatza honen helburu nagusien artean dago Bergaran dauden ahots lodiak bultzatzea, gure herriaren historian oso ezagunak izan baitira. Lehen kontzertua udako solztizioan eman zuten, suaren purifikazioarekin eta San Juan giroan. Bergarako entzulegoari musika-talde desberdin bat aurkezteko eta ezagutarazteko modu bat dugu. Bestetik, euskal folklorea bultzatzeko eta goraipatzeko helburua ere badu Sutargik. 

- ZUZENDARIA: Aitor Garitano Agirreolea

- PARTAIDE-KOPURUA: 25

- PARTAIDEEN ADINA: 17-70

- KONTAKTUA: kultura@bergara.eus