BERGARAKO STOLTZ-FRÈRES ORGANOAREN LAGUNEN ELKARTEA
2014. urtean sortutako taldea da. Irabazi asmorik gabeko elkarte honek helburu bakarra du: “Bergarako Pedro Deunaren parrokiako Stoltz-Frères organoa maila guztietan babestea, sustatzea eta zabaltzea”. Organo hau XIX. mendeko organo handien lekukoa dugu, jatorrizko egoeratik oso gertu dago, eta horrela mantendu behar da. Baina 1889. urtetik urteak pasa dira eta denboraren zama jasaten ari da. Gaur egun egoera kritikoan dago eta behar-beharrezkoa da eraberritzea; baina bere jatortasuna, bere ezaugarriak eta bere esentzia galdu gabe. Zorionez, Bergarako herritarrei eta kanpotik dirua biltzeko kontzertuak musutruk ematera etorri diren musikariei esker, eta hauekin batera Gipuzkoako Aldundiak, Gotzaitegiak, Bergarako Udalak eta Bergarako parrokiak emandako dirulaguntzekin, helburua gauzatzeko bidean da, eta datozen hiru urteen ostean, bitxi eder honen dohainak herrira eta mundu osora zabaltzeko aukera izango dugu.
• TALDEA BILTZEKO:
- EGUNA: Egun finkorik gabe.
- TOKIA: Alkabieta 1 (San Martin Agirre parrokia-etxea, “Sierbak”).
• EGITEN DUTEN LANA:
- Organoaren balioa aitortzeko bideak zabaldu (erakundeetan, herrian, munduan).
- Organoa eraberritzeko fondoak lortu (laguntzak, dohaintzak...).
- Organo-kontzertuen bidez elkartearen eta organoaren egoeraren berri eman.
• KONTAKTUA: bergaraorganoa@gmail.com
https://www.facebook.com/pg/Bergarako-Stoltz- Fr%C3%A8res-Organoaren-Lagu...