BEART ELKARTEA

PINTURA, ESKULTURA... ARTE PLASTIKOAK

Arte plastikoak babestu, promozionatu eta hedatzeko helburuarekin 1995. urtean sortutako elkartea. Bergarako arte-eskola berriro martxan jartzea ere lortu zuen, eta gaur egun Bolua kalean dute egoitza. Hainbat ikastaro ematen dituzte bertan, eta lehiaketak ere antolatzen dituzte herrian Bergarako Udalarekin lankidetzan. Horretaz gain, Bergarako Aroztegi aretoa ere jarri zuten abian Udalarekin batera, eta baita Bergara Hirigune Historikoa Koloretan aire libreko museo-proiektua ere.

 
 
- BAZKIDE-KOPURUA: 102
 
- BAZKIDEEN ADINA: 19 urtetik 90era bitartekoak.
 
 
 
- TALDEA BILTZEKO
  • EGUNA(k): Asteartea
  • ORDUA: 18:00 – 20:00
  • TOKIA: Lokalean: Bolua, 49
 
- EGITEN DUTEN LANA:
  • Pintura eta beste arte plastikoen ekintzak burutu
  • Erakusketen, lehiaketen eta beste ekintzen informazioa jaso eta bazkideei jakinaraztea
  • Haurrentzat ikastaroak antolatu: urte osoan eta udan
  • Nagusientzat pintura-ikastaroak
  • Beste erakundeek antolatutako ekintzetan parte hartu (Aroztegi aretoko erakusketa kolektiboa; eskaparate-lehiaketetan epaimahaikide bezala parte hartu)
  • Ikastaro monografikoak antolatu
  • Bergarako Hirigune Historikoa Koloretan aire libreko museoa.
     
 
- KONTAKTURAKO beart.elkartea@gmail.com