JARDUN EUSKARA ELKARTEA

JARDUN EUSKARA ELKARTEA 1990ean sortu zen, hainbat euskaltzaleren bultzadarekin, euskararen erabilera normalizatzeko ikusten zen premiaren ildotik.

 Jardun euskara elkartea, gaur egun ia 700 bazkidek, zuzendaritza batzordeak eta langile taldeak osatzen duten elkartea da.

 Hasieran helburua euskal giroa berpiztea, jarduera euskaldunak bultzatzea, euskaltzale guztien indarrak batzea eta euskararen erabilera indartzea baziren ere behar berriak sortzen joan dira eta garai eta behar berrietara egokituta, elkarteak 30 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du dagoeneko.

Helburu asko lortu diren arren, oraindik lan asko dago egiteko helburuen betetze-mailari dagokionez, eta horretan jarraitzen du Jardunek, batez ere euskararen motibazioa, kontzientzia, ezagutza eta erabilera sustatu eta euskarari espazio berriak eskainiz.

 

 • KONTAKTUA: Telefonoa: 943763661 / 605 712469

Posta Elektronikoa: jardun@topagunea.com

Web orria: www.jardun.eus

Bulegoa: Errotalde jauregia z/g. - 20570 Bergara Gipuzkoa

 Facebook: Jardun Euskara Elkartea

Twitter: @JardunEus